OMEk kantzerigenotzat duen glifosato herbizidaren baimena bost urtez luzatuko du Europak

  • Europako Batzordeak 2022. urtearen amaierara arte eta baldintzarik gabe luzatuko du glifosatoaren baimena, EBko Landare, Animalia, Elikagai eta Pentsuen Batzordean (SCoPAFF) estatu kideek horren alde bozkatu eta gero. Eurolegebiltzarrak eskatua zuen bost urte barrurako erabat debekatzea 2015ean kantzerigenotzat sailkatutako konposatua.  


2017ko azaroaren 27an - 18:16
Glifosatoaren baimena luzatzearen aurkako mobilizazioa Bruselan.

Hainbat saiakera behar izan du SCoPAFF Batzordeak munduan gehien saltzen den herbizidaren baimenaz, norabide batean edo bestean, gehiengo kualifikatua lortzeko. Hau da, estatuen erdiek baino gehiagok bozkatu behar dute aukera baten edo bestearen alde, eta EBko herritar guztien %65etik gora ordezkatu behar dute estatu horiek. Orain arte abstenitu egin den Alemaniak baiezko botoa ematea erabakigarria izan da.

Abenduaren 15a baino lehen erabaki behar du Europako Batzordeak glifosatoaren baimena luzatu edo etetea, eta luzatzekotan, zenbat denborarako. Epe horretan gehiengo kualifikaturik izan ez balitz estatuen bozketetan, Batzordeak eskumena edukiko zukeen bere kabuz glifosatoaren baimena berritzeko, horixe izan baita haren nahia hasieratik. Azkenik, egin egingo du, baina SCoPAFFen onespenarekin, eta bost urterako baizik ez. Luzapena hamabost urterako ematea zen Bruselako agintarien hasierako asmoa.

Urriaren 24an Europako Parlamentuaren gehiengoak herbizida polemikoari beste bost urterako baimena ematearen alde bozkatu zuen, erabilera mota batzuk berehala debekatuz eta epe hori amaitutakoan konposatua behin betiko debekatuz. Baina Europako Batzordeak ez du Legebiltzarraren erabakia aintzat hartu, eta ez zaio glifosatoaren inolako mugarik gabe ezarriko 2022ra arte.    

Azken urteetan eztabaida handia egon da glifosatoaren toxikotasunaz. Osasunaren Munduko Erakundearen menpeko IARC organismoak segur aski kantzerigenoen artean sailkatu du herbizida, baina Europako hainbat agentziak esan dute ez dagoela ebidentziarik hala denik pentsatzeko. Glifosatoa merkaturatu zuen Monsantok, berriz, urte askoan ezkutatu ditu substantziaren toxikotasunaren berri bazuela frogatzen duten barne-agiriak. Duela hilabete batzuk, 1.300.000 sinadura aurkeztu ziren Europako Batzordean glifosatoa debekatzeko eskatuz.

Glifosato ekoizleen lobbyak, Glyphosate Task Force delakoak, iragarria zuen epaitegietara joko zuela abenduaren 15era konposatuaren baimena berritu gabe iritsiz gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Glifosatoaren debekua
2023-10-04 | Euskal Irratiak
Glifosatoaren baimentzea
"Laborariengan minbizi gehiago atzematen ohi dira, produktu kimikoen erabileraren ondorioz"

Glifosatoa baliatzeko hamar urteko luzapena babestu du Europako Batzordeak. Herbizida gisa munduan gehien erabiltzen den produktu kimikoa da, eta potentzialki minbizi sortzaile izateagatik ezaguna da.


Glifosato herbizida debekatu duen lehen Europar Batasuneko herrialdea da Austria

Austria glifosatoa debekatu duen Europar Batasuneko lehen herrialdea da. Alderdi sozialdemokrataren iniziatibaz onartu da neurria, eta FPÖ alderdi ultraeskuindarraren, liberalen eta Jetz alderdi progresistaren aldeko bozek lagundu dute onartua izateko.


2017-11-02 | Unai Brea
Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?

2016ko hasieratik bosgarren aldiz, Europako Batzordeak ez du lortu EBko estatu kideen gehiengoa glifosato herbizidari baimena luzatzearen alde agertzea. Indarrean dagoen baimena aurtengo abenduaren 31n iraungiko da, eta beste hamar urterako berritu nahi du Batzordeak,... [+]


2017-10-29 | Unai Brea
Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko

Urriaren 25ean glifosato herbizidaren merkaturatze-baimena luzatu edo eteteaz bozkatuko dute Europar Batasuneko estatu kideek. Aurtengo abenduaren 31n iraungiko da gaur egun indarrean dagoen baimena, eta Europako Batzordeak beste hamar urterako berritzea proposatu du, 2015ean... [+]


2017-10-13 | Unai Brea
Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko

Urriaren 25ean glifosato herbizidaren merkaturatze-baimena luzatu edo eteteaz bozkatuko dute Europar Batasuneko estatu kideek. Aurtengo abenduaren 31n iraungiko da gaur egun indarrean dagoen baimena, eta Europako Batzordeak beste hamar urterako berritzea proposatu du, 2015ean... [+]


Eguneraketa berriak daude