Behin betikoz pasa da ugalketa lagundua emakume guztiei zabaltzeko legea Frantziako Parlamentuan

  • Bi urtez iraun duen eztabaidaren ondotik azkenean ugalketa lagundua bikote lesbianei eta bikotean ez diren emakumeei ere zabaltzearen alde egin dute parlamentariek. Azken bozketa honetan 326 diputatu agertu dira alde, 115 kontra eta 49 abstenitu dira.


2021eko uztailaren 1ean - 07:55
Azken eguneraketa: 10:43
Jenofa Berhokoirigoin
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Azkenean, bukatu da eztabaida: PMA edo ugalketa lagundua emakume guztiei zabaltzearen alde bozkatu du Frantziako Parlamentuak. Ekainaren 29ko bozketan 326 diputatu agertu dira alde, 115 kontra eta 49 abstenitu dira. Bi urtez iraun du eztabaidak, hitz lesbofobo eta transfobo bortitzak plazaratuz usu. Baina bukatu da eta bikote homosexualek zein bikotean ez diren emakumeek ere jasotzen ahalko dute ugalketa lagundua, Segurtasun Sozialak ordaindurik.

Bozkaturikoari segi, esperma emailearen identitatea edota honi buruzko datuak jasotzen ahalko ditu umeak hemezortzi urtetatik goiti (adina, ezaugarri fisiko batzuk ala beste). Eztabaida handiak sortu dituen aldaketa da azken hau, esperma emailearen anonimotasunaren bukaera dakarrelako legeak.

Ekainaren 24ean berriz ere aurka bozkatu zuten senatariek, baina Frantziako Parlamentuaren antolaketari segi Legebiltzarrak duenez azken hitza, legea pasa da behin betikoz. Bioetika Legearen parte da aldaketa nagusi hau.

 


LGBTI kanalean gehiago
2026ko otsailaren 11
Berriketa gutxi
Bixente

2025eko apirilaren 9
Meloi saltzailea
Antifa

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.