Behin-behinean aske geratu da Amurrioko erasoarengatik atxilotutako polizia ohia

  • Baldintzarik eta bermerik ordaindu gabe, epaileak aske utzi du Amurrioko ezker abertzaleko familia baten baserriari tiro egin izanagatik Ertzaintzak atxilotu zuen polizia ohia. Armak legez kanpo edukitzea egotzi dio epaileak.

Gorka Peņagarikano @gorkap34
2019ko urtarrilaren 11
Erasotutako familiako kideak.

Ostegunean atxilotu zuen Ertzaintzak 74 urteko gizonezkoa, erretiroa hartutako polizia. Ezker abertzaleko familia baten baserriari tiro egitea leporatu zioten, baina ostiralean aske utzi dute, inolako baldintza eta bermerik ordaindu gabe. Dena den, Ertzaintzak 30 arma inguru eta beste zenbait munizio aurkitu ditu bere etxean. Armak edukitzea leporatu diote, eta aske geratu da. Hainbat hedabidek jakitera eman dutenez, arma horiek “zaharkituta” zeuden eta hortaz, ez ziren “arriskutsuak”.

Urtarrilaren 6an goizeko hamaikak aldera, Amurrioko ezker abertzaleko familia baten baserriari tiro egin zioten. Balak sukaldeko leihoa zeharkatu, kristala hautsi eta horma jo zuen; ez zuen inor zauritu. Ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak. Lehen unetik susmagarri nagusia herriko 74 urteko polizia ohia zen, baina Ertzaintzak ostegunera arte ez zuen arma aurkitu. Orduan atxilotu zuten, eta ostiralean pasa da epailearen aurretik: behin-behinean aske geratu da.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Ezker abertzalea  |  Amurrio

Ezker abertzalea kanaletik interesatuko zaizu...
2019-01-23 | Iņigo Igartua
Hiru urteko alokairu kontratuak itzuliko dira Hego Euskal Herrira, Kongresuak Espainiako Gobernuaren dekretua atzera botata

Araudi berria hilabete eskas egon da indarrean. Orain, 2013ko Hiriko Alokairuen Legea aplikatuko da ostera, hiru urteko kontratuak egitea ahalbidetzen duena dekretuak ezartzen zuen bost urtekoen ordez.


2019-01-18 | Aiaraldea.eus
Lezamako polizia nazional ohiak 400 metroko distantziatik egin zuen tiro

Urtarrilaren 6an gertatutako tiroketa ikertzen ari da Ertzaintza. Polizia nazional erretiratuak 400 metroko distantzia baliatuta egin zuen tiro, eta badirudi epaileak ez diola leporatuko bertan bizi diren lagunak hiltzen saiatzea.


2019-01-10
Espainiako Polizia ohi bat atxilotu du Ertzaintzak, Amurrioko baserri baten aurka tiro egiteagatik

74 urteko polizia ohia da Ertzaintzak atxilotutakoa, ustez tiro egiteagatik ezker abertzaleko familia bat bizi den Amurrioko baserriaren aurka, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.


2019-01-10 | Plaza Hutsa
"Kontraboteretik herri-boterearen eraikuntzara igaro behar dugu”
MULTIMEDIA - Plaza Hutsa

Igor Arroyok eta Izaskun Garciak sindikalgintzari buruz jardun dute Plaza Hutsean, Jagoba Zuluetaren galderei erantzunez. LAB sindikatuko zuzendaritzan ari diren bi kide hauek urteetan politikagintzan, ikasle mugimenduan eta herri mugimenduan buru-belarri aritutakoak dira.


2019-01-09 | Aiaraldea.eus
Ehunka herritar mobilizatu dira Amurrion tirokatu duten baserriko familiari babesa adierazteko

Bi mobilizazio egin dituzte astearte arratsaldean Amurrion, iragan igandean Lezaman Ezker Abertzaleko familia baten aurka eginiko tiroa salatzeko.


Iruzur gehiagorik ez!

Estatus berriaren hitzaurrearekin edo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako estatutu politikoaren sinadurarekin batera (Euskal Herriaren zatiketatik sortua eta horretan oinarritua), beste deriba-mugimendu bat gertatu da halabeharrez. Ez ahaztu Euskal Herriak uko egin ziola estatutuari eta haren bitartez Espainiako diktadura burges  diktadura bihurtu zela (monarkikoa eta parlamentarioa), penintsulako, kontinenteko eta nazioarteko kapitalaren aginduetara.


2019-01-08 | Iņigo Igartua
Amurrioko alkateak adierazi du ezker abertzaleko familia baten aurkako erasoan erabilitako pistola baimenik gabea dela

Radio Euskadi-n hitz egin du EAJko Josune Irabien Amurrioko alkateak eta erasotzaileak arma laburra erabili zuela eta baimenik gabekoa dela adierazi du.

 


2019-01-07 | Aiaraldea.eus
Ertzaintzak gizon bat identifikatu du Ezker Abertzaleko familiaren baserriaren aurkako tiroaren harira

Poliziak Aiaraldea hedabideari nabarmendu dionez, oraindik ez da atxiloturik egon. Naiz hedabidearen arabera, identifikatua polizia nazional ohia da.


2019-01-07 | Iņigo Igartua
EAJtik CUPera arteko aliantza osatzeko eskatu du Otegik

EH Bilduk Europako hauteskundeetan ERCrekin eta BNGrekin osatu duen koalizioa, “nazio historikoetako” beste indar “aurrerakoien” babesarekin zabaldu beharko litzatekeela uste du Otegik.


2019-01-03 | Plaza Hutsa
“Gazteok sinistu behar dugu gu garela aldaketaren motor”
MULTIMEDIA - Plaza Hutsa

Egoerarekin konforme ez eta oraina eta geroa aldatzeko prest dagoen gazte mugimeduari erreparatu dio gaurko Plaza Hutsak. Lur Albizu Etxetxipia Ernaiko bozeramaileari elkarrizketa egin dio Ibon Meñikak azken saio honetan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude