Durangoko Plateruena kafe antzokiak abenduan ateak itxiko dituela ezagutu berri dugu. Zinez albiste tristea urteotan Plateruenako erabiltzaile izan garenontzat. Baina bereziki albiste kezkagarria euskararentzat eta euskal kulturarentzat. Plateruena ixtearekin euskarak arnasgune erreferentziala galduko du eta euskal kulturak azpiegitura oso garrantzitsua.
Baina Plateruenaren itxieraren gertaera espezifikotik harago, itxiera hau sakonagoko korronte kezkagarrien adierazle da. COVID-19aren pandemiak areagotu dituen baina lehenagotik datozen egiturazko eraldaketa sozial, kultural, teknologiko, ekonomiko eta politikoen adierazle da. Bestelako mundu batera eramaten ari gaituzten eraldaketak.
Plateruenaren itxiera, eraldaketa horiei aurre egiteko herri gisa eta hizkuntza-komunitate gisa beharrezkoa dena egiten ari ez garenaren sinboloa da. Oraindik ez da berandu, baina atzeratuta gabiltza, zalantzarik gabe.
"Euskararen normalizazioan jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa eragingo duten erabakiak hartu behar dira epe motz batean. Zama guztia herritarren bizkar utzita eta errealitatea desitxuratu nahi duten mezu “positiboen” lilurara mugatuz gero, euskararenak egin du"
Euskararen normalizazio-prozesua ez doa ondo. Ez, ez doa ondo. Hamarkada daramagu bidegurutzetik atera nahi eta ezinean. Asko da aurreratutakoa, bistan da, baina bertan ditugun garai mehatxagarriek dakartzaten erronkei aurre egiteko beste dimentsioko neurriak behar ditu euskarak. Euskararen normalizazioan jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa eragingo duten erabakiak hartu behar dira epe motz batean. Zama guztia herritarren bizkar utzita eta errealitatea desitxuratu nahi duten mezu “positiboen” lilurara mugatuz gero, euskararenak egin du. Plateruena bezalako arnasguneetan euskarak eutsi ahal izango dio epe batez, baina jauzi hori egin ezean, arnasgune horiek euskaldunen erreserbak bilakatuko dira, eta lehenago ala beranduago, horiek ere erdaren ozeanoan desagertuko dira.
Era berean, euskal kulturgintzaren egoera zaurgarria dugu guztiz. Aurrez kezkagarria zena, pandemiak kinka larrian utzi du: euskal kultur sortzaileen eta kultur azpiegituren egoera. Instituzioen laguntzak huskeriara mugaturik eta limosna kutsuarekin; kultur azpiegiturak biziraun ahal izateko etengabeko borroka nekagarrian (Plateruenarekin ikusi dugun bezala); euskarazko kultur sorkuntzak hedabideen ikusezintasuna pairatu beharrean, salbuespenak salbuespen, bereziki kezkagarria izanik hedabide publikoetan duen presentzia eskasa; hori gutxi ez eta globalizazio uniformizatzailearen enbatak bere aurpegi kulturala ere badu, mundu osoan kultur adierazpide bakar batzuk eta kultura jasotzeko modu bakar batzuk gailentzen ari direlarik. Hori guztia mota guztiko bertako botereen (instituzional, ekonomiko zein mediatikoen) bedeinkapen eta utzikeria osoarekin.
Horregatik, instituzioei exijitzen diegu behingoz gure hizkuntza eta kulturaren aldeko neurri estruktural eraginkorrak har ditzaten. Ez da hitz politen edo eraginik gabeko neurri sinbolikoen garaia. Euskalgintzarekin eta kulturgintzarekin parez pare eseri, diagnostikoa partekatu eta egoerak eskatzen dituen tamainako neurriak adosteko garaia da. Euskararen alde egotetik euskararen alde beharrezkoa dena egitera igarotzeko unea da. Euskara eta euskarazko kultura erdigunean jartzeko garaia da.
Hori lortzeko euskaltzaleok altxatu eta kalera ateratzeko garaia dugu. Instituzioak presionatzeko, eta, herri eta hizkuntza-komunitate gisa galbidera garamatzaten joera linguizida eta uniformizatzaile horiei aurre egiteko. Beste garai batzuetan egin bezala, euskaltzaleok gure hizkuntza euskara eta euskal kulturaren defentsan aktibatzeko unea dugu.
*Koldo Zarate Onaindia EHEko kidea da
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]