Basozain batzuek Gerra Zibileko lau pistola aurkitu dituzte Bidasoa ibaian

  • Bidasoa-Leitzako Mugako Basozain batzuek lau pistola aurkitu dituzte Bidasoa ibaian, Doneztebe inguruan. Armak Gerra Zibilekoak direla ditudi, eta Nafarroako Guardia Zibilaren eta Polizia Judizialaren Atzemandako Armetarako Biltegian entregatu dituzte. Horrela, dagozkion probak egingo dituzte haien jatorria eta historia ezagutzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abuztuaren 08an - 10:02
Doneztebeko San Tiburtzioko presa inguruan topatu dituzten lau pistolak. Argazkia: Nafarroako Gobernua.

Armak latorrizko kutxa errektangular batean zeuden, lurrez beteriko zaku baten barruan, San Tiburtzioko presaren inguruan. Basozain batek, eremua aztertzen ari zela, aurkitu zuen, urtero egiten den moduan presa hustuta zegoelako.

Normalean armada naziak erabiltzen zituen Alemaniako bi pistola dira: 9 mm-ko Luger parabellum bat, zurezko kirten-azalekin eta bi kargagailurekin, eta 9 mm-ko Colt labur bat, bakelitazko kirten-azalekin eta bi kargagailurekin; baita FB Random Vis bat, Polonian egindakoa, 9 mm-ko luzera duena, ezkerraldean bakelitazko kirten-azalak dituena eta eskuinaldea pago-zurez konponduta dagoena; Astra 400, 9 mm parabellum bat, kargagailuekin eta zurezko kirtenekin, Eibarren (Gipuzkoa) egindakoa.

Eremu berean, 2015. urtean, basozain batzuek garai bereko metrailadore-kanoiak aurkitu zituzten ibai-ohean, 20 metro ibaian goiti.

Albiste hau Erranek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude