Barcinak Nafarroako Kutxako administrazio kontseilua kargurik gabe utzi du

  • Nafarroako Gobernuak atzo jakinarazi zuen Nafarroako Kutxako administrazio kontseilua desegin duela. Haren ordez, erakunde kudeatzailea izendatu du eta hiru kide ditu: José Antonio Razquin, Pedro Ugalde eta Juan Francisco Franco, Aurrekontuetako zuzendari nagusia. Hiru horiek erakundearen estatutu berriak prestatu beharko dituzte, nahiz eta ez den horretarako datarik ezarri.


2013ko urtarrilaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Jose Antonio Asiainek ez du Nafarroako Kutxako presidente izaten segiko. Argazkia: EITB.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Erabaki horrek esan nahi du José Antonio Asiain Nafarroako Kutxako presidentea eta kontseilu osoa kargugabetu dituztela. Dena dela, ez da erabaki Asiainek erakundeko ordezkari izaten jarraituko duen ala ez, Caixabankeko kontseilari moduan.

Politika eta gizarte eremutik Nafarroako Kutxarekiko ardura eskatu zaienean, Barcinaren Gobernuak errepikatu du Kutxa erakunde pribatua dela eta administrazioak ez duela ardurarik. Aldiz, Lourdes Goicoechea Ekonomia kontseilariak atzo onartu zuen Nafarroako Kutxa babesten dutela, estatutuak dioen bezala.


Eguneraketa berriak daude