Barañaingo bi gazte auzipetu babesteko mobilizatzera deitu du Herri Harresiak

  • Garbiñe Urra eta Jon Ziriza gazte auzipetuei eta gainerako euskal auzipetu guztiei babesa adierazteko, martxoaren 14an arratsaldeko 19:00etan Barañaingo herritarrak laranjaz jantzi eta “Libre” hitza marraztuko dute.

Garbiñe Urra eta Jon Ziriza gazte auzipetuak, Barañaingo Herri Harresiko prentsaurrekoan.

2014ko martxoaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Herri Harresiak prentsaurrekoa egin zuen asteartean Barañainen. Bi gazteak 2009an atxilotu zituztela gogorarazi zuen: “Atxilotuak, torturatuak, kartzelaratuak eta beren etxeetatik ehunka kilometrotara sakabanatuak izan ziren”.

Gaur egungo testuinguru politikoan, eta zehazki Barañainen, herritar gehiago kartzelaratzeak zertan laguntzen duen zalantzan jarri dute. Herritarrei eta agintariei bi gazteen kartzelaratzea eragozteko ahaleginak egitera dei egin diete.

Bi gazteak Segi gazte antolakundearen parte izatea leporatuta, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte  beste 38 gazterekin batera.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri harresiak
Hamar urte bete dira Ondarroan zubi harresia eraiki zenetik

"Kartzelak husteko garaia" zela argudiatuta, Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa saihesteko zubi harresia eraiki zen Ondarroan 2013ko maiatzaren 10ean. Lau egunetan, Ondarroatik egindako aldarriak Euskal Herriko mugak gainditu zituen.


2019-04-08 | ARGIA
Espetxetik irten da Ekaitz Ezkerra, Donostiako herri harresiko azken presoa

Igandean, apirilak 7, espetxetik irten da Ekaitz Ezkerra preso politiko donostiarra, sei urteko espetxe zigorra bete ostean. 2013ko apirilaren 30ean atxilotu zuten Ezkerra, Donostiako Askegunean, Segiko kide izatea leporatuta. Orduan atxilotu eta espetxeratutakoetatik Ezkerra... [+]


2018-10-01 | ARGIA
Seven young Basques illegally sent to prison

They were arrested in 2015 after being accused by the Ertzaintza (Basque police) of being members of pro-independence organization Segi. The Spanish Constitutional Court has now declared the order for arrest and imprisonment invalid and “against the law and rights”.


2018-09-26 | ARGIA
Zazpi gazteren atxilotze eta espetxeratzea "legez kontrakoa" izan zela ebatzi du Konstituzionalak

2015ean atxilotu zituen Ertzaintzak Segikoak izatea leporatuta Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitutako zazpi lagun, horietatik hiru Gasteizen egindako “herri harresian”. Defentsak Auzitegi Gorenean jarrita zuen helegitea aintzat hartu eta gazteak kartzelaratzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude