Barakaldoko familia bat kaleratuko dutela salatu dute Argitan eta Berri Otxoak elkarteek

  • Bilboko Alokabideren bulegoan elkarretaratzea egin dute Argitan eta Berri Otxoak elkarteek asteazkenean. Egoera zaurgarrian dagoen eta indarkeria matxistaren biktima den emakume bat etxetik kanporatuko dutela hilabete barru salatu dute. Emakumeak hiru seme-alaba ditu.


2021eko apirilaren 23an - 11:44
Argazkia: EcuadorEtxea
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Indarkeria matxistaren biktima den emakume barakaldar bat etxegabetzeko asmoa dute hilabete barru. Horren aurrean, Argitan Emakumeentzako Aholkularitza Zentroak eta Berri-Otxoak Gizarte Bzterketaren Aurkako Plataformak elkarretaratzea egin dute asteazkenean Alokabidek Bilbon dituen bulegoen aurrean. Udaleko gizarte-zerbitzuek kalteberatasun-egoeran dagoela ziurtatu dute eta hiru seme-alaba adingabe ditu emakumeak. Etxegabetze agindua maiatzaren 21ean ezarri dute, 9:15ean.

Elkarteek salatu dutenez, egungo legedia urratzen ari da Alokabide. Kalteberatasun-egoeran dauden pertsoei berehala beste bizileku bat ematera behartuta daudela gogorarazi dute. "Betebehar hori ez da inoiz betetzen", azpimarratu dute.

Horregatik, instituzioei araudiak betetzeko eskatu diete, Barakaldoko Udaleko gizarte zerbitzuek eta Eusko Jaurlaritzak ez baitiote oraindik emakumeari alternatibarik eskaini.

Elkarteek azpimarratu dutenez, problematika horri aurre egiteko nahikoa baliabide dago eta arazoari aurre ez egiteko arrazoi bakarra "borondate politiko falta" da.  "Krisi ekonomiko eta sozio-sanitarioko garai honetan berdintasunaren aldeko promesen edo kanpainen aurrean jarduerak lehenesteko eskatzen diegu erakundeei", gaineratu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Eguneraketa berriak daude