Balear Uharteetako irakasleek bertan behera utzi dute greba

  • Greba bertan behera uztea erabaki dute Balear Uharteetako hezkuntzako langileek, baina mobilizazioekin jarraituko dute. Ikasgeletara bueltatu arren, ez dute hirueledun hezkuntza eredua aplikatuko.


2013ko urriaren 8an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Irakasleak, protestan TIL ereduaren aurka
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

PPk ezarritako TIL (Tratamiento Integrado de Lenguas) legearen arabera, ingelesez, gaztelaniaz eta katalanez eman beharko dituzte klaseak Balear Uharteetako eskoletan. Sindikatuak eta hezkuntza arloko langileak neurriaren kontra azaldu dira, eta irailaren 16an greba mugagabea hasi zuten. Orain, klasera itzuliko badira ere, uko egingo diote hirueledun eredua indarrean jartzeari.

CCOO sindikatuak azaldu duenez, “behin behineko geldiunea” da, “estrategia birdefinitzeko balio duena”. Hala, argitu du protestak ez direla bukatuko. Era berean, PPren jarrera kritika du alderdi “arduragabea, totalitarioa eta intransigentea” dela esanez.

Grebak iraun duen asteetan, greba batzordeek eta Hezkuntza Konseilaritzak bilerak egin dituzte, arazoa konpontzeko asmoz, baina ez dute adostasunik lortu. Sindikatuek eta greba batzordeek Hezkuntza sailaren jarrera “ertsia” izan dela esan dute.

Guillem Estarellas hezkuntzako idazkari autonomikoak, aldiz, irakasleen jarrera salatu du. Idazkariak funtzionario guztiek legea bete behar dutela azpimarratu du. Ondorioz, TIL legea aplikatzea “derrigorrezkoa” dela jakinarazi die irakasleei.

Hilaren 13an, mobilizazioa

Murrizketak eta TIL ereduaren ezarpena salatzeko, hezkuntzarne aldeko martxa antolatu dute hainbat guraso elkartek “Batera hezkuntzaren aldeko bidea egiten” (Junts feim camí per´educació) lelopean. Hilaren 13an, igandearekin Mercadal (Menorca) herrira joatera deitu dituzte herritarrak. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalana
2024ko otsailaren 14
Júlia Ojeda, literatura-kritikaria eta UOC-eko ikertzailea
"Globalizazioaren oldarraldi handiei aurre egiteko diskurtsoak falta zaizkigu"

Eguneraketa berriak daude