Hurbil dugun aroan topiko bihurtuko da elkarri “bakea opa izatea”. Aldi berean, aro egokia da nor bere barnera biltzeko eta gogoeta edo balantzea egiteko… egun aproposak dira, halaber, etorkizunerako proiektu eta erronkez pentsatzeko, borondateak sendotzeko, konpromisoak berritzeko. Beharbada, bakea esaten diogun horrek badu horretatik guztitik zerbait. Bakea desira bat da, behar dugun eta falta dugun zerbait. Bakerako, nahitaezko da borondate asko bat etortzea; izan ere, atsotitzak kontrakoa badio ere, zaila da ez haserretzea baten bat haserretzen tematurik dagoenean. Hortxe datza bakearen ahulezia. Horregatik, bakean aurrera egin eta, ondoren, sendotzekotan, beharrezkoak dira alde askotako konpromiso irmoak. Hala eta guztiz ere, eta zorionez, bakea ez da zoriaren edo menturaren menpe dagoen nahi bat. Bakea “egin” egiten da. Denon artean egin ahal izatea, horixe da gure “zoria”.
"Mugimenduak mugimenduarekin sortu eta bizkortzen direnez, hurrengo asteetan aukera izanen dugu horretarako, kalera ateratzeko"
Balantzea egiten hasita, orain eta hemen, balioa aitortu behar diegu azken hilabeteetan bakea eraikitzeko bidean egin diren urratsei. Aurrerapen nagusia izan da –beste mugimendu batzuk sortzeko “aurrerapen eragilea” den aldetik– zeharkako adostasunak zabaldu eta sendotu izana konponbiderako agenda integral baten inguruan. Orain, adostasun horiek hedatu dira inplikatutako eragile gehiengo zabal batera (organismo sozialak, sindikalak, politikoak; ETAren biktimak nahiz Estatuak sortutako indarkerien biktimak), lurralde guztietan daude eta eremu instituzional guztiak ukitzen dituzte (Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Espainiako Estatua eta nazioartea). Adostasun horiek ordezkatzen dituztenen baturatik harantzago doan balio erantsia dute: modus operandi bat sortzen joan dira, zeinak, eraginkorra dela frogatzen duen heinean, konfiantza eta pedagogia handiz janzten baitu prozesua. Berebiziko garrantzia du, adibidez, konpondu gabe dauden gaiak behin betiko konponbiderako bide-orrian zehatz-mehatz identifikatu izanak (biktima guztien eskubidea, egiarako, justiziarako eta erreparaziorako; salbuespeneko espetxe politikaren desaktibazioa eta memoria kritiko inklusibo baten eraikuntza). Horrekin batera, ezin garrantzitsuagoa da den-denok ikasi izana ezin dela inoren zain egon, aurrerapausoak mugimenduaren beraren eskutik datozela, lan-ildo guztiek elkar elikatzen dutela, eta inplikatutako eragileetako bakoitzak ematen dituen pausoak errazten dituela besteek eman beharrekoak, finean, batera egiten dela aurrera.
Espetxe politikari dagokionez, urruntzean eta salbuespenean oinarritutako politika baten “harritzarra mugiaraztea” lortu izanak dakarren aurrerapausoa ere ez da txikia. Berriz diogu ez dela zerutik eroritako aurrerapen bat; gizartearen bultzadaren eta pazientzia handiz jositako adostasunen emaitza da. Betetzeko dagoen bide-orria ere zehatz-mehatz definituta dago: presoak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara ekartzeko prozesua burutzea; erkidego horiek eskumenak beren gain hartzea eta baliatzea; eta preso guztiak arrazoizko epe batean birgizarteratzeko ibilbideak jasoko dituen plan baten aplikaziorako gaur egun dirauten oztopoak gainditzea. Besteak beste, heldu beharko zaie Estatu Frantsesean betetako zigorren metaketaren gaia konpontzeari eta 7/2003 Lege guztiz zaharkitu eta anakronikoaren ondorioz zigortutako pertsonentzako neurri espezifikoen gaiari.
Mugimenduak mugimenduarekin sortu eta bizkortzen direnez, hurrengo asteetan aukera izanen dugu horretarako, kalera ateratzeko eta bertan aske uzteko energia eragile hori, gure nahia, bakea, errealitate bihurtzeko funtsezkoa zaiguna. Urtarrilaren 8an Bilboko kaleetan ikusiko dugu elkar.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]