Baionako Bestak, aldarrikapenak eta alternatibak

  • Aurtengo Baionako Bestetan ere euskaraz eta euskotan arizaiteko, elkartasun giro herrikoi eta parekidearen gozatzeko hainbat parada ukanen ditugu.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2022ko uztailaren 27an - 08:20
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hara zonbait gune eta xehetasun lagungarrri… ahantzi gabe, “Se loger au pays – Herrian bizi” plataformak uztailaren 31n, igandez, 13:00etan Paul-Bert plazan, 2023ko apirilaren 1eko manifestaldira deia zabaltzeko eginen den argazki erraldoi eta aldarrikatzailearentzat finkatzen duen hitzordua.

Hurrengo urteko apirilaren 1erako manifestazioa deitzeko argazkia.

Jada Besten programaz aipamenak han eta hemen agertzen ari dira eta horra hainbat urte hauetan euskal kulturaren bilekua den lau arratsalde eta gauez Jacques Porte plazan iragaiten den Karrikaldiren programaren berri.

Bi urte hauetako eten bortxatuaren aintzineko gogo eta bulta berean prestatua izan da programa, betiko bide beretik dantzarekin hasiz eta Leinua eta Orai Bat dantza taldek ostegunetik igande arte eremanen dute ekitaldia arratsaldeko lauak eterditan, ostirailean haatik, iparraldeko makilarien txapelketa igurikatua iraganen delarik. Kantarien aldetik arratsaldeko bostak eterditarik haste, zinez hautua daike, ostegunean, Lekuko Kriolinak taldearen botz sarkorrekin, ostirailean Angeluko Marilou Lapeyrade kantari gaztearekin,  larunbatean Nafarroako joteroekin eta igandean Baiona inguruko Botakantu gizon talde polifonikoarekin. Dantzazpi, Leinuako eta Orai Bateko txarangek seguratuko dute arratsaldeko 7etan eta Baionan Kantuz arratseko 8etan, Tuntunak eta Ibaialdekokorok.

Karrikadantzarentzat lau talde aldizkatuko dira arratseko 9etatik goiti : Ostegunean Otxo bikotea ping-pong moldean, ostirailean Amikuzeko txaranga, larunbatean Kiki Bordatxo talde ezaguna eta igandean Rita Mutxiko taldea Karrikaldiren bukatzeko. Ahantzi gabe Baionako eta inguruko Ikastolek xerbitxatuko dituzten edari, talo eta janariak, leku airestatu hortan, nun jartzeko lekuak ere badiren, Gaztelu zaharraren azpi ospetsuan. Programaren xehetasunak www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan daude. Bestak arte !

Protokolo antisexista

Baionako bestetan baita ere urtean zehar gertatzen diren eraso sexista eta sexuen kontrako borrokaren kari, PAF!  (Pour une Alternative Féministe!) Elkarteak, uztailan, Baionako ostatu eta peñetan lan egiten dutenendako topaketak antolatu ditu. Formakuntza horien helburua izan da eraso sexistak sahiestea, biktimak laguntzea eta ostatuko zerbitzariek eraso egoera bakoitzaren aurrean erreakzio hoberena ukaitea.

Protokolo antisexistan engaiatutako ostatu eta penen zerrenda:

Archiball, Ardukari, Astyanax, Baionako besta alternatiboak- Patxa, Bar du marché, Betisoak, Biltxoko, Cercle taurin bayonnais, Dame Jeanne, Epaiska, Gargantuak, Gela ttiki, Haiz’Egoa, HPK, Kalostrape, Kerriko, La Locomotive, Le Petit vélo, Les Arcades, Les Pyrénées, Los Yayayos, Patxoki,  Patxondo, Pe?a Y, Oilaskoak, Okayolar-Crap’s, Salle Napoléon, Sankara, Soinua,  Txalaparta, Zizpa gaztetxea, Züzülü.

Eta urtero bezala, PAF!-ekoek Baionako balkoi batzuetan mezu antisexistak dituzten banderolak ezarriko dituzte.

Euskotan non?
Laborarien xokoa Bestetan.
Patxoki kontzertuak.
Biltxoko egitaraua

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jai herrikoiak
Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


Herri Sanferminak festarako prest

O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.


Ticket Bai
Espazio autogestionatuak merkantilizatzeko egitasmoa

Azken urteetan Eusko Jaurlaritza eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiak Ticket Bai fakturazio sistema ezartzea exijitzen ari zaie hiri ugaritako jai batzordeetako txosnei. Horren aurrean, Euskal Herriko dozenaka festetako ordezkariek “txosnak eta herri jaiak... [+]


Sabino Cuadra: “Aldez aurretik prestatutako operazioa izan zen 78ko sanferminetakoa”

‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.


Txosnak Euskal Herriko ondare inmaterial izendatzeko sinadura bilketa bat abiatu dute

Euskal Herriko hainbat txosna eta jai batzordek deituta, elkarretaratzea egin dute larunbatean Bilboko Miribilla auzoan. Azpimarratu dute txosnak ez direla "edariak zerbitzatzeko barra hutsak", jai herrikoien "bihotza" baizik. Horregatik, Txosnak. Gureak, denonak... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-20 | ARGIA
Bilboko eta Gasteizko jaietan txosna jartzeko aukera “ukatu” diotela salatu du Mugimendu Sozialistak

Agerraldia egin dute Gasteizko GKS-k, Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak eta Bilboko Luberri konpartsak. “Hainbat hilabetez” Bilboko Konpartsekin eta Gasteizko Txosna Batzordearekin “egoera bideratu” nahian aritu direla ziurtatu dute, emaitzarik gabe... [+]


“Txosnak eta herri jaiak defendatzeko” ekimena egingo dute maiatzaren 31n Bilbon

Bilboko, Gasteizko eta Donostiako herri jaietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute maiatzaren 8 honetan, txosnei jarritako zailtasunak salatzeko eta jai eredu herrikoa "desagertzeko arriskuan" dagoela ohartarazteko.

 

 


Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


2025-03-10 | Behe Banda
Kartoizko eta prezintuzko eskultura, ama, ni eta pailazo bat

Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Emakume bat lehen aldiz Lantzeko inauterietako Ziripot pertsonaia izan da

Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


Eguneraketa berriak daude