Baionako Gazte Asanbladak egitarau zabala antolatu du Patxa plazan, festa eredu herrikoi, euskaldun eta feministaren topagune izatea helburu. Halaber, ondoko urteetan osatuz joango den hiriko gune alternatiboen mapa interaktiboa aurkeztu du kolektiboak.
"Baiona Ipar Euskal Herriko hiri nagusia izanik, ezinbestekoa iruditzen zaigu Euskal Herriko eta Baionako kulturaren zutabea den hizkuntzak presentzia pribilegiatu bat izatea bestetan", azaldu dute Zizpa gaztetxeko kideek. "Bestak euskararen eta euskal kulturaren arnasgune izan behar dira eta, horregatik, Patxa plazan antolatutako txosna gunean, euskarari merezi duen tokia eskainiko diogu".
Autogestioa aldarrikatu dute, eta ohartarazi "herritarren parte-hartze murritzean" oinarrituriko festa eredu ofizialak "gainkontsumoa eta arduragabekeriak" eragiten dituela.
"Bestek, ezagutzen ditugun ereduan, xahuketak, hondakinak, eta kutsadura masiboa" eragiten dituztela salatu dute, eta gaineratu "urtez urte aztarna ekologikoa murrizteko" konpromisoa hartu dutela Besta Alternatiboetan esku hartzen duten taldeek. Zentzu horretan, tokiko hornitzaileekin lan egiten dutela azaldu dute, material berrerabilgarriak baliatzen dituztela, eta orokorrean hondakinak murrizten saiatzen direla. Eredu aldaketa horren norabidean jarduten duten hainbat elkartek egiten duten lana nabarmendu dute, hala nola Laborarien Xokoak, Patxokik, Biltxokok, Züzülük, Epaiskak eta Patxondok. Hain justu, Patxa plazan soilik ez, Züzülü gunean, Patxokian eta San Andres plazan ere izango dira kontzertuak.
Bestalde, festak euskaraz bizi nahi dituztela azaldu dute –"euskal kultura eta musika plazara jalgiko ditugu"–, baita festa feministak nahi dituztela ere –"bortizkeria eta eraso mota guziak gaitzetsi eta borrokatuko ditugu"–
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia.
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".
Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]
Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]