Azoka ekologikoa eta balorazioa, Frackanpadari amaiera emateko

  • Amaitzear dago astebetez Subillako zelaiak aldarrikapenez, hitzaldiz eta eztabaidaz bete duen Frackanpada. Igande arratsaldean egingo den balorazio batzarraren zain, antolatzaileak pozik agertu dira lortutako emaitzarekin. 300 bat lagun inguru izan dira bertan kanpatuta, eta askoz gehiagok parte hartu dute eguneroko ekintzetan.


2015eko uztailaren 20an - 03:55
Subillatik Gasteizerako martxa egin zuten larunbatean Frackanpadako parte hartzaileek (Arg.: Fracking Ez)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

EAEko Legebiltzarrak frackinga eragozten duen legea onartu eta gero, teknika horren aurkako mugimenduari bere burua birdefinitzea egokituko zaio udazkenean, kanpaldi hasieran Mikel Oterok ARGIAri adierazi zionez. Fracking Ez-en ustez, Frackanpadaren arrakastak erakusten du legea onartu izanak ez dituela lokarrarazi haustura hidraulikoaren aurkariak.

Azken egunerako, produktu ekologikoen eta artisautzazkoen azoka dago antolatuta. Horren barruan arituko da Jakoba Errekondo, ARGIAk kaleratutako Bizi Baratzea liburuaren aurkezpen-hitzaldia eginez. Dantza-plaza eta herri kirolak izango dira ostean.

Larunbatean, berriz, Subillatik Gasteizerako hamar kilometroak martxa baten bidez lotu zituzten Frackanpadan bildutakoek. 300 bat lagun abiatu ziren kanpalditik, eta 500 inguruk parte hartu zuten, jai giroan, Andre Maria Zuriaren plazaraino iritsi zen manifestazio zaratatsuan.         


Eguneraketa berriak daude