Irunen elkartzen ari den migratzaile kopurua gero eta handiagoa da, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga zeharkatu ezinean geratzen dira bertan. Eusko Jaurlaritzak hauei aterpe emateko kontingentzia plana aktibatu du.
Ohikoak baino 40 leku gehiago prestatu zituen ostiralean Irungo El Peregrino aterpetxeak, Hondarribian beste 50 pertsonentzako lekua eta Donostiako ikastetxe batean ere prestaketa lanak egin zituzten migratzaile gehiago iristearen aukerari aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzaren arabera, azken egunotan Irunen elkartu diren migratzaile guztiei laguntza eskaini zaie eta ez du inork gaua kalean pasatu.
Berria egunkariak azaldu duenez, magrebtarrak eta Sahara hegoaldekoak dira gehienak. Kanariar Uharteetatik eraman zituztela Iberiar penintsulara uste da eta handik heldu direla Euskal Herrira, Europako iparraldera joateko asmotan direla. Baina bidean Lapurdi eta Gipuzkoa arteko muga itxita aurkitu dute. Ipar Euskal Herrira igarotzeko mugako kontrolak asko zorroztu dira COVID-19aren izurritearen ondorioz eta orain PCR proba eginda izatea ere eskatzen zaie muga igaro nahi dutenei, migratzaileak Lapurdira iristea are zailagoa bihurtuz.
Guztira 150 pertsona inguru batu direla kalkulatzen da. Hondarribiako eta Irungo aterpetxeek 106 lagun hartu dituzte, hamabost emakume eta hiru adingabe tartean. Irungo Belaskoena auzoko aterpetxeak 64 lagun jaso ditu. Irungo erromesen aterpetxeak 30 lagun eta Hondarribiko aterpetxeak hamabi hartu ditu. Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Irungo, Hondarribiko eta Donostiako udalak elkarlanean ari dira baliabide horiek prestatzen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]
Frantziako Estatutik kanporatu zituzten, asilo-eskaerak Espainiako Estatuan egin behar zituztela esanez. Asteak daramatzate zain Donostiako Amara auzoan.
Euskal Herritik eta Kataluniatik abiatu da aurtengo Mugak Zabalduz karabana. Calaisko itsasartea, Frantziako Estatuan du helmuga, giza eskubideak bermatzea eta berehalako erregularizazioa eskatzen ditu besteak beste.
17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.
"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.
Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]