ARGIA.eus

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Azaroaren 30ean izango da greba feminista orokorra

  • Zaintza eskubide kolektiboaren alde borrokatzeko greba orokorra iragarri du udazkenerako Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Denon Bizitzak Erdigunean prozesua abiatu zuten 2022an, zaintza sistema iraultzeko, eta greba mugarri izango da bide horretan.

Gasteizko Gizarte Segurantzako eraikinean eta beste zenbait eraikinetan iragarri dute grebaren eguna. Argazkia: Euskal Herriko Mugimendu Feminista.

2023ko ekainaren 21an - 08:08

Martxoaren 8an iragarri zuen Euskal Herriko Mugimendu Feministak udazkenean greba feminista orokorra deituko zutela, zaintza eskubide kolektiboa aldarrikatzeko. Orain, jakitera eman dute greba noiz izango den: azaroaren 30ean, ostegunez.

Denon Bizitzak Erdigunean prozesutik ondorioztatu zuten grebaren beharra, eta azaldu dutenez 2022an Gasteizen egindako zaintza sistemaren ezaugarritzearen inguruko jardunaldietan hartu zuten erabaki hori, “inflexio puntu bat” izan baitzen: “Zaintza sistema aldatzea dena aldatzea delako”.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak argi utzi du “guztion ardura” dela zaintza eskubide kolektiboa borrokatzea, eta deia zabaldu dute zaintza sistema publiko eta komunitario baten alde kalera ateratzera. Hamaika aldarri plazaratuko dituzte: “Pribatizazioaren eta merkantilizazioaren aurka, zaintza lanetan eta sektore feminizatuetan baldintza onartezinetan bizi garen emakumeon eskubideen alde, egungo sistema mantentzen dutenei ardura eta erantzukizuna exijitzeko…”.

Azaroaren 30era begira martxan jarri direla azpimarratu dute, eta herri eta auzoetako asanbladetan antolatzen ari direla. Euskal herritar orori egin die batzeko deia: “Bizitza duinen aldeko borroka da hau, bizitza osoan zehar zainduak izateko eta konpromiso berdinaz zaintzeko eskubidea lortzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Greba orokor feminista
2023-12-10 | Mikel Zurbano
Feminismoak ekonomia berrasmatzen

Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak bide ematen digu ekonomian genero ikuspegiak ekartzen duen begirada berriaz eta emandako urratsez hausnartzeko. Ekonomia konbentzionalak soilik etekinak lortzeko ahalegina egiten duen bitartean, genero ikuspegiak jendartearen eta... [+]


2023-12-04 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Zaintza deserosoa da, greba ere bai

Langile guztiok dakigu greba orokorra nola egiten den, eta zer ondorio dituen. Baina ez genekien greba feminista orokorra egin zitekeenik, ezta eraginik izan zezakeenik ere. Mugimendu Feministak konplexuak alde batera utzi eta erakutsi du zaintza jendarte osoaren auzia dela eta... [+]


Diskurtsoaren lapurreta

Azaroaren 16 eta 17an zainketei buruzko lehenengo euskal biltzarra egin da Donostian. Bertan, lehendakariak eta beste agintari batzuek zaintza sistema komunitarioa eta zaintzen inguruko itun soziala aldarrikatu dituzte. Azken asteotan, Eusko Jaurlaritzaren publizitateak... [+]


Analisia
Bideak egiten adinekoen zaintzan

Eguraldi gogaikarri, hotz eta euritsu batek Donostiako greba feminista lagundu zuen. Grebak estereotipoak hautsi eta adinekoen zaintzaileek emakume langile gisa dituzten eskubideak eskatu ditu, etxeko langile gisa kontratatuak baitira. Greba feminista orokorra! oihuka ibili... [+]


Denon Bizitzak Erdigunean plataformak mahai intersektorial bat sortzea exijitu die euskal gobernuei

Herri Akordio bat osatu dute prozesu honetan batu diren mugimendu feminista, eragile sozial eta sindikatuetako kideek. Greba Feminista Orokorra “mugarritzat” jo dute.


Eguneraketa berriak daude