Ipar Euskal Herriko gazte erakunde berria sortuko dute azaroaren 2an

  • Ipar Euskal Herriko gazte antolakunde ezkertiar eta abertzale berria aurkeztuko dute azaroaren 2an Baionan, Jeiki Gazte! egunaren baitan. Eguneroko arazoei modu eraginkorragoan erantzun eta konponbidea lortzea izango da erakundearen xedea.


2013ko irailaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Otsailaren 2an abiatu zuten Ipar Euskal Herriko gazteek antolakundearen sorrera ondorio izango duen gogoeta prozesua, Ezpeletan ospatu zen Gazte Egunean. Zortzi hilabeteko eztabaidaren bidez, parte hartu duten 120 gazteek oinarri ideologikoak, lan ildo nagusiak eta antolakuntza eredua adostu dituzte.

Egun osoko egitaraua

Jeiki Gazte! eguneko une garrantzitsuena 19:00tan hasiko den antolakundearen sorrera ekitaldia izango bada ere, egun osoan izango da zer egin, entzun eta ikusi. Goizean, krisi ekonomikoari buruzko eztabaida antolatu dute, eta bertan izango dira mundu osoko hainbat gazte erakunderen ordezkariak: korsikarrak, bretoiak, alemaniarrak, italiarrak, palestinarrak, kurduak...

Eztabaidaren ostean, txarangek lagundutako bazkaria egingo da Baiona Ttipian. Erakundearen sorreraren ondotik aldiz, Berri Txarrak, 2zio eta DJ Pone taldeen kontzertuek emango diote amaiera egunari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar EH-ko politika
2024-01-31 | Euskal Irratiak
Peio Etxeberri Aintxart
"Estatuak heriotza heroikoa eskaini zion gainbeheran zen Enbatari"

Mende erdia bete da Enbata legez kanpo ezarri zutenetik. Frantziako gobernuak Enbatak Hego Euskal Herriko ETA erakunde armatuarekin zuen balizko lotura ezarri zuen estakuru bezala. Horren ondorioz,Ipar Euskal Herriko lehen mugimendu abertzalearen azken kideak HAS Herriko Alderdi... [+]


2023-12-20 | Euskal Irratiak
Dominika Daguerre
"Hiru urtez, GALen atentatu bat jasan genuen hamabost egun guziz Iparraldean"

Berrogei urte bete dira GALek aldarrikatu lehen hilketatik. 1983ko abenduaren 19an Ramon Oñaederra ‘Kattu’ 23 urteko errefuxiatua hil zuen talde parapolizial horrek Baionako Bourgneuf karrikako Kayetenia ostatuan. Gertakari hori mugarria izan zen, hor abiatuko... [+]


2023-11-09 | Euskal Irratiak
Europako 10 milioi euro zuzenean kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoak

Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.


2023-11-06 | ARGIA
Bagira prozesua
Ipar Euskal Herriko abertzaleek aurrera begirako erronkak zehaztu dituzte

Bagira prozesuak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak etorkizunera begira hartu beharreko orientabideen inguruko gogoeta egin du, eta ondorio nagusiak aurkeztu berri ditu. Inkesta 1.500 pertsonak erantzun dute. Mugimenduaren erronka nagusi izango diren bost gai zehaztu... [+]


Espagnac, Brisson eta Saint-Pék segituko dute Ipar Euskal Herriko senatari izaten

Azken sei urteetan senatari izandakoek segituko dute Frantziako Senatuan: Frederique Espagnac (Alderdi Sozialista, ezkerra), Max Brisson (Errepublikanoak, eskuina) eta Denise Saint-Pé (Modem, zentroa). Hauteskunde horietan ez dute zuzenean herritarrek bozkatzen eta... [+]


Eguneraketa berriak daude