Ayuso garaile Madrilgo hauteskundeetan

  • Isabel Diaz Ayusok garaipena lortu du Madrilen, PSOEk orain arteko daturik txarrenak eskuratu ditu eta Mas Madridek aurrea hartu dio. Ezkerraren beherakada dela-eta, Pablo Iglesiasek politika uztea erabaki du, eta alderdiaren instituzioetarako bidean "oztopo" dela esan du. 


2021eko maiatzaren 05an - 10:35

Madrilgo  Erkidegoko hausteskundeetan Isabel Diaz Ayusok lortu du garaipena, 65 eserlekurekin. Voxen abstentzioarekin nahikoa dauka presidente karguan jarraitzeko, ezkerrak lortutako eserlekuak gainditu baititu. Bai PSOEk eta bai Más Madrilek 24 eskuratu dituzte, eta Unidas Podemosek 10. Guztira, ezkerrak 58 eserleku izango ditu, eta eskuinak berriz, 78.

PSOEk orain arteko emaitzarik txarrenak izan ditu Madrilen; 24 eserleku izango baitituzte, azken hauteskundeetan baino hamahiru gutxiago. Más Madridek ordea, 24 eserleku eskuratu ditu, aurrekoan baina lau gehiago. Unidas Podemosek berriz, 10. Ezkerreko alderdiek beraz, orain arte baino bost eserleku gutxiago izango dituzte. Oraingoan bozken %41,1 eskuratu dute, eta duela bi urte, %47,6. Bestetik, Voxek 13 eserleku lortu ditu, aurrekoan baino bat gehiago. Ciudadanos kanpoan geratu da.

Segurtasun neurriek eta aste barruan egin izanak ez ohiko hauteskundeak eragin baditu ere, inoizko parte hartze handiena izan da. Madrilgo Hauteskunde Batzordearen arabera, zortzietarako herritarren %76,2k eman zuen botoa, aurrekoetan baino 11 puntu gehiago. Harridura sortu dute emaitzak ezkerraren baitan, izan ere, historikoki ezkerraren aldekoak izan diren zenbait lekuetan Ayusoren aldeko apustua gailendu da, esaterako Vallecasen.

PPk 26 urte darama Madrilen gobernatzen, eta Ayusoren arabera "kapitulu berri bat irekiko dute Espainiako historian". Alderdiaren lehen egitekoa Vox erkidegoko gobernuan nahi duen erabakitzea izango da. Voxeko Rocio Monasteriok babesa emango diela adierazi die baina alderdiko buru den Pablo Casado ez da koalizioaren aldekoa. 

Iglesiasek politika utzi du

Hauteskunde gauean bertan, Pablo Iglesiasek politika utziko duela jakinarazi du. Alderdiak aurreko bozetan baino hiru eserleku gehiago lortu dituen arren, ezkerraren beherakada nabarmena izan da eta Iglesiasen iritziz, bere lidergoak "ez du batzen laguntzen" eta traba egiten dio UPi institizioetarako bidean. 

"Alderdietako eta erakundeetako politka" utziko duela adierazi du, baina herrialdearekin konprometitua jarraituko duela azpimarratuz. Pasa den martxoan Espainiako Gobernuko presidenteorde kargua utzi eta Madrilgo Erkidegoko hauteskundeetara aurkeztea erabaki zuen, ezkerreko gehiengoa lortzeko asmoz. Yolanda Diaz ministroak hartu zuen presidenteorde kargua eta Iglesiasek adierazi duenez, Espainiako Gorteetako hurrengo hauteskundeetan Unidas Podemosen zerrendaburu izatea nahi du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Madril
Zortzigarren polizia infiltratua: bi urte pasatu ditu Madrilgo hainbat mugimendu sozialetan

"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.


Zapaterok dio Ostiral Santukoaren gisako akordio bat egon zela ETAren amaieran

Madrilgo Ateneoan ETAren amaierari buruzko zikloa egiten ari da azken asteetan, eta bertan astearte honetan egindako adierazpenetan, Irlandako bake prozesuan izandako jendea euskal bake prozesuan izatea oso garrantzitsua izan zela aipatu zuen José Luis Rodríguez... [+]


Cuelgamuroseko indusketetan eskuin muturraren presio eta sabotaiak salatu dituzte auzitegi-medikuek

Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan... [+]


2024-05-03 | Gedar
Infiltratutako beste polizia bat atzeman dute Madrilgo hainbat kolektibotan

Lucia Rodriguez polizia-agenteak hiru urtez egin zituen sator-lanak Distrito104 gazte-kolektibo antifaxistan eta Madrilgo Errepresioaren Aurkako Mugimenduan, aurreko udazkenera arte.


Amador Fernández-Savater. Filosofia pirata
"Gure gizartean desira gutxi dago, eta obedientzia asko agindu neoliberalei"

Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]


Eguneraketa berriak daude