Avilako espetxera lekualdatu dute Alaitz Aramendi preso politiko orozkoarra

  • Urtarrilaren 7an eraman zuten Frantziatik espainiar estatura. Aramendik 40 urteko espetxe zigorrari egin beharko dio aurre Espainian.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 21ean - 09:20
Alaitz Aramendiren aldeko manifestazioa 2017an. / Aiaraldea.eus Alaitz Aramendiren aldeko manifestazioa 2017an. / Aiaraldea.eus\r\n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urtarrilaren 7an eraman zuten Frantziatik espainiar estatura. Aramendik 40 urteko espetxe zigorrari egin beharko dio aurre Espainian.

Alcalá Meco espetxetik Avilako espetxera mugitu dute Alaitz Aramendi Jaunarena preso politiko orozkoarra. Gaur goizean lekualdatu dute. Aramendik berak jakinarazi ditu senideak telefono dei bidez Brievako -Avila- espetxera iristerakoan. Urtarrilaren 7an espainiar estatura eraman zutenFrantziako espetxe-zigorra bete ostean.

13 urte eman ditu Aramendik Frantzian preso, azken hilabeteak Renesseko espetxean, Orozkotik 800 kilometrotara. 2007an atxilotu zuten eta 2012an epaitu, "erakunde terroristako" kide izatea leporatuta.

Espainiar estatuan 40 urteko espetxe-zigorrari egin beharko dio aurre orain. Entzutegi Nazionalak 2017an ezarri zion 535 urteko zigorra, 2005ean Madrileko San Blas auzoan lehergailu bat jarri izana egotzita.

Avilako espetxea Espainiako emakumezkoen espetxe bakarra da, eta Orozkotik 400 kilometrotara dago. Bertan, EPPK-ko beste bi kide daude gaur egun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!