Autoritatearen aurka eraso egitea egotzi diete Iruñeko okupazioan atxilotutako gazteei

Zuzeneko jarraipena
  • Kalean dira dagoeneko urriaren 8an atxilotutako hiru gazteak. Iruñeko Sarasate pasealekuko etxe bat okupatzeagatik atzeman zituzten. Bertara sartu eta barruan zeudenak atera zituen Iruñeko udaltzainek, hiru pertsona atxilotuz eta hainbat zauritu eraginez. Nafarroako Auzitegi Nagusiak, bestalde, adierazi du epaileak ez zuela etxe hori hutsarazteko agindurik eman.

    Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak azaldu duenez, karguekin utzi dituzte aske. Izan ere, autoritatearen aurka eraso egitea egotzi diete hirurei. Hori dela eta, 15 hilabetetako kartzela zigorra eskatu du fiskalak hiru atxilotuentzat, eta 2.250, 900 eta 1.350 euroko isunak. Horrez gain, bertan zeuden gainerako pertsonak identifikatzea ere agindu dio poliziari.

Gazteak Sarasate kalean okupatutako etxean. (Arg.: Topatu.info) Gazteak Sarasate kalean okupatutako etxean. (Arg.: Topatu.info)
Epailea eta zaintzako udaltzainburuaren arteko elkarrizketa

Adolfo Araiz EH Bilduko Legebiltzarkideak jakinarazi du epaileak bultzatu duela Udaltzaingoa okupatzaileen kanporatzean parte hartzera. Nafarroako Lurralde Auzitegiak ukatu egin du halakorik eta epailea eta une horretan zaintzan zegoen udaltzain buruaren arteko grabaketaren berri eman du.

Nafarroako Lurralde Auzitegiko goardia epaileak joan den larunbateko eguerdian deitu zion goardiako udaltzainburuari, Sarasate pasealekuan okupazioa gertatzen ari zen unean.

– Udaltzainburua: Ba, bai, jauna. Badakigu zehatz-mehatz eta une honetan, etxebizitza osoko jabe den eraikuntza enpresako gerentea salaketa jartzen ari da Udaltzaingoaren egoitzan.

– Epailea: Ados, ados. Ados, ados, ados. Eta zer egingo duzue, kanporatu? Esaten dizut hau oraintxe bertan izan delako, antza.

– Ud. burua. Oraingoz dudan agindua ez partehartzea da.

– Epailea: Ja. Baina, jabea salaketa jartzen ari da?

– Ud. burua: Bai, une honetan jartzen ari da.

– Epailea: Eta gerentea esaten ari da ez dagoela ados okupazioarekin? Edo zer dio?

– Ud. burua: Bai, ez dagoela ados. Eta kaleratzea eskatuko du.

– Epailea: Kaleratzea? Ados. Orduan, mesedez, behin salaketa jarrita dagoenean eta jaun horrek hori argi utzi duenean, hona etorri behar duzu, eta jende honi jakinarazi etxebizitza okupatzen ari direla, une honetantxe ari dira eta. Ni aurrean nago, ikusten ari naiz.

– Ud. burua: 12:00etan hasi dira.

– Epailea: Bai, ba jakinarazi haiei jabeak ez duela nahi okupazio hori gerta dadin eta alde egin dezaten nahi duela, eta oraingoz, etxebizitza barruan diren pertsonak identifikatu, hau delitua da eta.

Ud. burua: Hori da egingo duguna. Bai, bai.

 

Aritz Romeok dio epaileak eman zuela Iruñean okupatutako etxea husteko agindua

Astelehen honetan egindako agerraldian jakinarazi du Aritz Romeok, Iruñeko Udaleko Hiri Segurtasunerako eta Elkarbizitzarako zinegotziak, epaileak eman ziela partehartzeko agindua udaltzainei, etxeko jabeek salaketa aurkeztu ondoren.

Udaltzaingoaren jardunari dagokionez, ohar bat plazaratu du EH Bilduk. Bertan, poliziaren jokabidea “neurrigabea” izan zela adierazi du, eta “iraganeko irudiak” gogora ekarri zituela. Koaliziotik “bultzatzen” ari diren “hiri eta polizia-ereduaren aurkako portaera” dela ere gaineratu du EH Bilduk. Beraz, “jarduna ikertzea eta Udaltzaingo barrutik erantzukizunak hartzea” eskatu du.

PSNk eta UPNk gogor kritikatu dute Romeoren jokaera eta EH Bilduk eta Joseba Asiron alkateak bakarrik utzi dutela adierazi dute. Geroa Baik Romeok iragarritako ikerkerekin bat egin du; eta Aranzadi eta Ezkerra EH Bilduren gobernu kideek Romeo sostengatu dute. Alderdi guztiek adierazi diete sostengua zauritutako udaltzainei, eta Udal Gobernuko aldeardiek zauritutako gazteei ere bai. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Herri Labanderia ireki dute Gasteizko Alde Zaharrean, udalak abandonatutako espazioan

Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Kantauri espazioa desalojatu dutela salatu du Jardun Koordinadorak

Lokalaren jabeak eta Ertzaintzak desalojatu eta hesitu egin dute Jardun Koordinadorak maiatzaren 1ean okupatu zuen Kantauri espazioa. Jauregi Jenerala kalean dago lokal hori, eta bi hilabetez egon dira Jardun Koordinadorako kideak bertan, hainbat gorabehera izan badituzte ere.


Maider Arregi
“Parafernalia eta politika ere bai, baina guk bertsotan egiten dugu”

Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean:Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]


2024-05-14 | Hala Bedi
Gasteizko Alde Zaharreko etxe okupatu bat hustu du Udaltzaingoak

Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.


2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Donostialdeko okupazio bulegoak hamargarren urteurrena ospatuko du

Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]


Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Eguneraketa berriak daude