Auto istripua izan dute asteburuan Iñaki Bilbao presoaren senideek

  • Dispertsioak eragindako urteko bigarren istripua izan da asteburuan, Etxeratek salatu duenez. Iñaki Bilbaoren bi senidek, Castelló II Albocasser kartzelatik zetozela istripua izan dute Arkaute inguruan, Araban.


2016ko otsailaren 23an - 11:48
Etxeraten prentsaurrekoa, urteko bigarren istripua salatzeko.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gasteizen egin dute prentsaurrekoan kontzentrazioak iragarri dituzte. Asteartean 19:00etan, Bilboko Areatzan, eta asteazkenean ordu berean Donostiako Udaletxe alboan eta Gasteizko Ama Zuriaren plazan.

Ondorengo irakurketa egin dute:

Ekimen berria abian

Dispertsioaren hegiak ekimena abian jarri duela iragarri du astelehenean Etxeratek, sakabanaketaren ondorioak pairatzen dituztenei aurpegia jartzeko asmoz. Lehen hitzaldia Bilbon emango dute, ostegunean 19:00etan, Burtsa eraikinean, haurren eta sakabanaketaren inguruan.

Salatu dutenez, “hainbat haur belaunaldi bizitza osorako jotzen ari den salbuespen politikaren hartzaileak ere badira adingabeak”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
Eguneraketa berriak daude