Aurrekaririk gabeko arma bidalketa egin du Espainiako gobernuak

  • Pedro Sanchez Espainiako presidentea Kieven izan da, eta Ukrainari aurrekaririk gabeko arma bidalketa egitea onartu du; 200 tonelada pisu inguruko material militarra daraman gerra-ontzia bidali dute Ukrainara.

Ysabel gerra-ontzia.

2022ko apirilaren 22an - 11:40
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zelenski eta Pedro Sanchez Kieven elkartu ziren atzo, eta Espainiako presidenteak "Espainiako herriaren elkartasuna eta konpromisoa" eman zion Ukrainako presidenteari. Zehazki, material militarrez betetako Ysabel gerra-ontzia bidali dio Espainiak Ukrainari.

Armetan guztira 200 tonelada daramatza Ysabel ontziak Espainiatik Ukrainara, eta horrez gain, 30 kamioi eta beste hamar ibilgailu ere badaramatza. Aurrez bidalitako arma guztien bikoitza ari da bidaltzen oraingoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2025eko azaroaren 12
Higadura

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!