Hainbat lurralde eta adinetako hamabi bertsolarik hartuko dute parte. Bilbon eta Erratzun sailkatutako hiruna bertsolarik Oñatin jokatuko dute finala, maiatzaren 26an. ARGIAk txapelketaren jarraipen berezia egingo du Berezkoa Ta Naturala bideo-podcastean.
III. Señora Sariketa maiatzaren 6an hasiko da, Bilbon. Ostiralean aurkeztu zuten lagunarteko txapelketa Azkainen, eta adin eta lurralde ezberdinetako hamabi bertsolarik hartuko dute parte. "Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko genero identitateak ikusaraztea" da sariketaren helburu nagusia, eta "belaunaldien arteko aliantzak sendotu" nahi dituzte.
Lehen saioa Bilboko BIRAn izango da maiatzaren 6an, 17:00etan hasita. Bertan izango dira Itxaso Paya Ruiz, Eli Zaldua Barquin, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Ainara Ieregi Aranburu, Izarne Zelaia Arratibel eta Maider Arregi Markuleta. Gai jartzaile lanetan Leire Vargas Nieto arituko da.
Bigarren kanporaketa Erratzuko elkartean jokatuko dute maiatzaren 13an, arratsaldeko 17:00etan hau ere. Bertan kantatuko duten bertsolariak Aroa Arrizubieta Barredo, Maddi Sarasua Laskarai, Idoia Granizo Uribarrena, Janire Arrizabalaga Munduate, Eli Pagola Apezetxea eta Iruri Altzerreka Martinez izango dira. Ane Ezenarro Beristainek jarriko dizkie gaiak.
Kanporaketa bakoitzean hiru bertsolarik egingo dute aurrera, eta Oñatin jokatuko dute finala. Maiatzaren 27an izango da Verduri Hall Gaztelekuan, 17:00etan. Saio guztietako sarrerak salgai daude jada bertsosarrerak.eus atarian.
Hirugarren edizioa
Duela bi urte hasi zuten proiektua hainbat bertsolari eta bertsozale feministak, tokiko eragile eta mugimendu feministako kideekin elkarlanean. Andre zaharrarekin eta bakardadearekin loturiko kontzeptuari buelta eman, eta "emakume indartsu eta ahaldundu" bat irudikatu nahi izan dute.
ARGIAk jarraipena, bideo-podcast bidez
ARGIAk Señora Sariketaren jarraipen berezia egingo du aurten, eta horretarako, bueltan izango da Berezkoa Ta Naturala bideo-podcasta. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian egin zuten bezala, Aner Peritz, Leire Vargas eta Oihana eta Haizea Arana jarriko dira mikrofono aurrean BTN Señora Edition saioan. Bertsoaldien azterketa sakonak eta umorea nahastuko dituzte ordubeteko hiru saiotan. Maiatzaren 11tik aurrera, ostegunetan izango da ikus-entzungai ARGIAn eta gure audio-plataformetan.
Azaroaren 1ean Agoitzen jokatuko den finalaurrekorako txartel zuzena eskuratu du Etxarri Aranatzeko bertsolariak. 120 bat bertsozale bildu dira Aurizko Kultur Etxean, txapelketako lehen saioa bertatik bertara jarraitzeko.
Mungiako Olalde aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko hirugarren saioa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Mendiburu.
24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.
Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]
Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]
“Urrats kuantitatibo eta kualitatiboa” eman du antolakuntzak, finala lekuz aldatuko du, inoizko finalik “handiena” egiteko. Zortzi saiok osatuko dute txapelketa. Sarrerak udazkenean jarriko dituzte salgai.
Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.
Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.
Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun.
Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.
Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.
Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]