Atxilotuetako hamalau aske eta lauri bermea jarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak bermerik gabe aske utzi ditu: Ibon Meñika, Ane Zelaia, Gorka Gonzalez, Joxe Antonio Fernandez, Amaia Esnal, Eneko Ibarguren, Ekain Zubizarreta, Roberto Noval, Beñat Zarrabeitia, Oscar Sanchez, Fran Balda, Sergio Labaien, Imanol Karrera eta Eneko Villegas. Aldiz, 20.000 euroko bermea jarri die Nagore Garciari, Jon Garairi, Manu Ugartemendiari eta Jexux Mari Aldunberriri.


2013ko urriaren 3an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Aske geratu diren Herrirako kideak Espainiako Auzitegi Nazionaletik ateatzen (argazkia: Daniel Campos).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astelehenean atxilotutako Herrirako kide guztiei erresalbuzko neurriak aplikatu dizkie epaileak Alberto Pradilla Naizeko kazetariak informatu duenez: ezingo dute Espainiako Estatutik irten eta hamabostean behin sinatzera joan beharko dute.

Herriraren jarduerak etenda

Era berean, ezingo dute "presoak kontrolatzeko" ekintzetan parte hartu, ezta "terrorismoa goratzen" den ekitaldietan ere.

Horrez gain, Eloy Velasco epailearen aginduz, bi urtez etenda geratuko dira Herriraren jarduerak eta mugimendu horren jabetzako egoitzak itxita mantenduko dira.

Goizeko 9:30etatik deklaratzen

Astelehean atxilotutako 18 lagunek Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean konfiantzazko abokatuek lagunduta hitz egin dute. 9:30ean hasi dira deklaratzen.

Guardia Zibilen aurrean deklaratzeari uko egin zioten atzo atxilotuek. Orduan ere konfiantzazko abokatuak zituzten alboan, ez zituztelako inkomunikatu.

Tres Cantoseko koartelean "tratu zuzena" jaso zutela adierazi dute, eta ez zituztela "legez kanpoko galdeketarik" jasan. Alberto Pradillak Twitterren argitaratu duenez atxiloaldi guztian argia piztuta eduki ditu Guardia Zibilak, dena den.

Operazioari buruzkoak, Tantaz tanta webgunean

Herriraren kontrako operazioa salatzeko ekimen guztiak bilduko ditu Tantaz Tanta webguneak.

Tartean dira, adibidez, ostiralean egingo diren mobilizazioak (sindikatuek deitutakoak batetik, ikastetxe eta campusetakoak bestetik), eta larunbatean Bilbon deitutako manifestazioa.


Herrira kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...