ATAko lau kidek uko egingo diote epailearen aurrean agertzeari

  • Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (ATA) jakinarazi duenez, martxoaren 29an Auzitegi Nazionalera deitutako sei kideetatik lau ez dira epailearen aurrean aurkeztuko.


2016ko martxoaren 22an - 16:31
ATAko kideek Bilboko Arriaga Plazan egin dute prentsaurrekoa. (Arg.: Amnistia Garrasia bloga) ATAko kideek Bilboko Arriaga Plazan egin dute prentsaurrekoa. (Arg.: Amnistia Garrasia bloga)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2015eko abuztuaren 29an Bilbon amnistiaren alde egindako manifestazioa antolatzeatik deitu ditu deklaratzera sei kideak, Carlos Urquijo Espainiako gobernu ordezkariak “terrorismoa goratzeagatik” salaketa jarri ondoren. Bilboko Arriaga Plazan egindako prentsaurrean, ATAko bi bozeramailek jakinarazi dutenez, deitutako sei kideetatik bi gaixo daude eta horiek bai joango dira Auzitegi Nazionalera.

Prentsaurrekoa jendetsua izan da eta bertan ATAko kideek adierazi dute ez dutela zilegiztatuko ez Auzitegi Nazionala ezta Espainiako legedia ere, haiek goratu duten bakarra amnistiaren aldeko borroka delako.

Aministiaren alde lanean jarraituko dutela azpimarratu dute eta Bilbon Errekalde auzoan apirilaren 2an egingo den manifestaziora joateko deialdia luzatu diete herritarrei. Euren webgunean irakurri daiteke Arriaga plazan ezagutzera eman duten idazkia.

Prentsaurrekoaren amaieran Ertzaintzak hainbat pertsona identifikatu ditu, Herritarren Segurtasunerako Legeak –Mozal Legea moduan ere ezagutzen dena– bilkura hori egiteko baimenik ez zutela argudiatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Eguneraketa berriak daude