EHZ

Astelehenean zabalduko du aurre-salmenta EHZ Festibalak

  • Datorren ekainaren 30etik uztailaren 2ra ospatuko da jaialdia, Irisarrin.

2021eko edizioa. Eider Iturriaga.

2022ko abenduaren 02an - 09:10

Abenduaren 5etik aitzina, EHZ Festibalaren "eguberriko bonoa" salgai jarriko dute antolatzaileek beraien webgunean, kopuru mugatuan. Hain zuzen ere, lehen 150 erosleek soilik eskuratu ahalko dituzte hiru eguneko sarrera eta EHZren tote bag bat ere.

Horrez gain, bonoa Euskal Herriko hainbat txokotan ere erosi ahal izango da, abenduaren 16tik aurrera: Irisarriko Gure Doia ostatuan, Larzabaleko Ezpeletenian, Hazparneko Lurra biodendan, Baionako Pyrénées (Xina) ostatuan, Azkaineko Xoko Onan, Donostiako Doka Kafe Antzokian, Gasteizko Hala Bedi tabernan eta Iruñeko Laba gunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


2023-07-03 | Ilargi Manzanares
EHZk Irisarri agurtu du

12.000 pertsona bildu ditu festibalak Irisarriko plazan eta belardian. Publikoaz gain, 500 laguntzaileen lana azpimarratu dute antolatzaileek.


Eguneraketa berriak daude