Asteazken honetan estreinatuko da ‘2 urte, 4 hilabete eta egun bat’ intsumisoen borroka kontatzen duen dokumentala

  • Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatzekoa zen Lander Garro zuzendari errenteriarrak intsumisoen borrokari buruz egin duen dokumentala. Koronabirusari aurre egiteko neurriengatik zine jaialdia ez da osorik egingo, baina antolatzaileek lan hau proiektatzea erabaki dute.


2020ko ekainaren 24an - 09:49
Intsumisoak Iruñeko kartzelan (argazkia: 2 urte, 4 hilabete eta egun bat).

%50eko edukiera muga daukate antzoki eta zine-aretoek eta horrek, filmak eragin duen ikusminarekin batera, eragin du 2 urte, 4 hilabete eta egun bat dokumentala ikusteko sarrerarik ez geratzea jada.

19:00etan proiektatuko dute Lander Garrok zuzendu duen intsumisoei buruzko dokumentala, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak egoera berezi honetan programatu duen hiru emankizunetan azkena –Ibon Casas musikagileari buruzko Apaga la luz y verás dokumental autobiografikoa eta ETAk hil zuen Ernest Lluchi buruzko Ernest Lluch, libre y atrevido izan dira aste honetako beste bi proiekzioak–.

Derrigorrezko soldaduskaren kontra borrokatu zuten sei lagunen historiak kontatzen ditu Garrok zuzendutako dokumentalak. Denak espetxeratu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik eta dokumentalaren egileen arabera “denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa baino”. Hori bai, uko egiteko arrazoien artean, bakoitzarenak oso bereak izan ziren: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edo sinesmen erlijiosoak, besteak beste.

“Zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako 2 urte eta 4 hilabete?”, galdetzen dio dokumentalak ikusleari, izan ere, denbora hori pasa zuten kartzelan intsumiso izatea erabaki zutenek. Haien borrokari esker lortu zen Espainiako Estatuan derrigorrezko soldaduska bertan behera geratzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Giza Eskubideen Zinemaldia
Palestinari, osasun mentalari eta transexualitateari buruzko filmak ikusi ahalko dira Giza Eskubideen Zinemaldian, besteak beste

Hilaren 12tik 19ra egingo dute 21. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, eta askotariko filmak proiektatuko dituzte: osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta... [+]


2023-04-14 | Irutxuloko Hitza
40 film proiektatuko ditu Giza Eskubideen 20. Zinemaldiak

20.000 erle espezie (2023) filmak, Estibaliz Urresola Solagurenek zuzenduak, emango dio hasiera datorren apirilaren 21ean, Victoria Eugenia Antzokian, Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiari. Udaleko Giza Eskubideen sailak eta Donostia Kulturak antolatzen dute, eta... [+]


2021-04-30 | ARGIA
Abade antifrankisten oroimena berreskuratzen duen dokumentala aurkeztu dute

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian  aurkeztu dute Apaiz Kartzela, diktadura garaian Zamoran giltzapetutako abade antifrankisten borroka kontatzen duena.


2020-03-26 | ARGIA
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia bertan behera geratu da

Covid-19k sortutako egoera ikusita, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Bulegoak eta Donostia Kulturak erabaki dute bertan behera uztea apirilaren 23tik 30era aurreikusita zegoen Giza Eskubideen 18. Zinemaldia. Ikastetxeentzako zinema-saioak ere ez dira egingo.


Ez du gehiago atertuko

Giza Eskubideen XVI. Zinemaldia. Filmak: Human Flow (Ai Weiwei) eta El baile de los años (Ados Teatroa). Apirilaren 20an Donostian, Victoria Eugenia antzokian.


Eguneraketa berriak daude