40 film proiektatuko ditu Giza Eskubideen 20. Zinemaldiak

  • 20.000 erle espezie (2023) filmak, Estibaliz Urresola Solagurenek zuzenduak, emango dio hasiera datorren apirilaren 21ean, Victoria Eugenia Antzokian, Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiari. Udaleko Giza Eskubideen sailak eta Donostia Kulturak antolatzen dute, eta inaugurazio ekitaldian Carmen Castillo zinemagile eta idazle txiletarrak jasoko du aurtengo sari berezia.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko apirilaren 14an - 09:07
'20.000 erle espezie' filmaren fotograma bat.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Toi non plus tu n’as rien vu (2022) film frantsesak itxiko du zinemaldia apirilaren 28an, Victoria Eugenia Antzokian, film luzeen eta laburren sariak banatuko diren gala batean.

Aurtengo filmen proiekzioak batez ere Victoria Eugenia Antzokian izango dira; Antzoki Zaharrean, berriz, bi emanaldi egingo dira. Bestetik, Tabakaleran hiru film proiektatuko dira, Zinema eta memoria zikloa osatzen dutenak. Aurten, 32 nazionalitateko 40 pelikula (27 film luze eta 13 film labur) programatu dira guztira.

Gainera, hiru film eskainiko dira hiriko ikastetxeetako ikasleentzat. Guztira hamar emanaldi izango dira, presentzialak, Antzoki Zaharrean. Hauek dira filmak: Yoko oporretan (2022), Trash (2020) eta Gabi, 8 urtetik 13 urtera (2021).

Horrez gain, bost erakusketa ere prestatu dituzte zinemaldiaren programazioaren barruan.

Aurten, berriro ere, Esna TU giza eskubideei buruzko online jokoa izango da, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak antolatua, eta gai honetan parte-hartzaileek duten ezagutza probatuko duena.

Programazio hau solasaldiekin osatuko da, eta haietan parte hartuko dute filmen protagonistek, zinemagileek eta hizpide diren gai sozialetan adituek.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.