Urtza Alkorta atxilotu du Ertzaintzak, ia 4 orduz luzatu den operazioan

  • 10:00ak inguruan atxilotu dute ertzainek Urtza Alkorta [ikusi bideoa]. 6:30ean heldu dira Ondarroara, 30 bat furgonetatan. Alkortaz gain, Ertzaintzak jakinarazi du beste bi pertsona atxilotu eta zortzi identifikatu dituztela.


2013ko maiatzaren 15ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03

AskeGuneko kideek gaineratu dute ertzainek hainbat herritar zauritu dituztela. Segurtasun Sailak adierazi duenez, bestalde, hamahiru ertzain arin zauritu dira.

Jendea harresitik kanporatzen hasi baino lehen, Ertzaintzak bost bider ohartarazi die AskeGunean bildutakoei Alkortaren atxiloketa oztopatzen zutenek erantzukizun penalak eta administratiboak izan zitzaketela.

Operazioa hasi eta bi ordura, ertzain batek Maribi Ugarteburu parlamentaria mehatxatu du, bideoan ikusi daitekeenez: "Berdin zait zer zaren, hurrena atxilotuta joango zara". Laura Mintegik horren gainean hitz egin du Info7 irratian: "Goizeko 6etan deitu dit Beltran de Herediak esanez euren kontsigna biolentziarik eza zela. Ezin dituzte kontrolatu bere ertzain guztiak, batzuk saiatzen ari dira gauzak behar bezala egiten baina beste batzuk ez". Urkulluri zuzendu zaio: "Hausnarketa sakona egin behar duela eta behingoz erabaki noren polizia den, euskal polizia edo espainiar poliziaren adar bat. Euskal herritarrak Madrilera eramango dituena. Erabaki dezala nori zor dioten leialtasuna".

Bestalde, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak Radio Euskadin adierazi du "harro" dagoela Ertzaintza bezalako talde bateko buru izateagatik.

Goizeko bideo eta argazkiak Lander Arbelaitzen blogean aurkituko dituzue.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AskeGunea Ondarroa
Hamar urte bete dira Ondarroan zubi harresia eraiki zenetik

"Kartzelak husteko garaia" zela argudiatuta, Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa saihesteko zubi harresia eraiki zen Ondarroan 2013ko maiatzaren 10ean. Lau egunetan, Ondarroatik egindako aldarriak Euskal Herriko mugak gainditu zituen.


Urtza Alkorta azaroaren 14an askatuko dute

Azaroaren 14an askatuko dute Urtza Alkorta ondarrutarra. Bere kasua ezagun egin zen, ehunka lagunek desobedientzia aldarrikatu eta sei egunez bera babesteko "zubi harresia" antolatu ostean.


2014-11-14 | ARGIA
Ondarroako zubi harresiko bost auziperatuei urte banako kartzela zigorrak eta isunak

Bost pertsonari urte banako kartzela zigorra eta isun ekonomikoak jarri dizkie Bilboko zigor-arloko epaitegiak. Ondarroako herri harresian ertzaintzako agenteen aurka "atentatu delitua" eta lesioak eragitea egozten diete. Bost auziperatuek epaiketan karguak ukatu... [+]


2013-09-18 | ARGIA
Alkorta atxilotzeko operazioa Jaurlaritzaren datuen arabera

Estefania Beltran de Heredia sailburuak Urtza Alkortaren atxiloketaren operazioaren kostuen berri eman du. Orotara 282 ertzainek hartu zuten parte maiatzaren 15ean, 34 furgoneta erabili zituzten, lau auto eta bi itsasontzi.


Ondarroako herri harresiko identifikatuei lehen isunak

200€-ko isunak iristen hasi zaizkie Ondarroako Aske Gunean identifikatutako kideei. Erlantz Alkorta, Urtza Alkortaren neba, da isuna jasotako bat, eta ARGIAk berarekin hitz egin du.


2013-06-21 | ARGIA
Ertzaintzak bere burua eskaini zuen Urtza Alkorta atxilotzeko, Gararen arabera

Espainiako Entzutegi Nazionalak Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa Polizia espainiarrari eta Goardia Zibilari agindu zien Garak gaur argitaratu duenez. Egunkari horrek eskuratutako dokumentuek erakusten dutenez, Ertzaintzak telefonoz bere burua eskaini zuen Alkorta... [+]


Herri harresia
Ondarroako irudiak sarean

Maiatzaren 15ean Urtza Alkorta atxilotu zuen Ertzaintzak Ondarroan, Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz. Ehunka herritarrek bere inguruan sortutako “herri harresiaren” irudi ikusgarriak bildu dituzte Axier Lopez eta Lander Arbelaitz kazetariek Argiaren... [+]


2013-05-15 | ARGIA
Urtza Alkortaren atxiloketaren eguneko bideoak

Hemen ikus ditzakezue Urtza Alkorta ondarrutarra atxilotu duten goizeko bideoak. Gehienak Axier Lopez eta Lander Arbelaitzek grabatuak dira, eta beste hedabideetako batzuk ere jartzen joango gara.


2013-05-14 | ARGIA
Ondarruko zubi harresiak aurrera darrai, ertzaintzaren azken hurbilketaren ostean

Ondarruko Aske Gunean alarmak jo du, Iurretatik ertzaintzaren 6 eta 8 furgoneta artean atera direlako mezua zabaldu da. Ostera, ordea, ertzainak berriz Durangorantz itzultzen ari zirela jakin da.


2013-05-13 | ARGIA
AskeGunetik zuzenean | Alkortak Beltran de Herediari Ondarroara joateko “dei zintzoa”

Urtza Alkorta azken minutuetan zutik egon da Ertzantzari erabiltzen ari den indarkeriagatik kargu hartuz. 10:00ak inguruan eraman dute arrastaka. 6:30ean heldu dira ertzainak Ondarroara, 30 bat furgonetetan. Goizeko bideo eta argazkiak Lander Arbelaitzen blogean aurkituko... [+]


Ondarroako AskeGunearen jarraipena hasieratik amaierara

Hasi aurretik oharra: post honetan Ondarroan AskeGunea ireki zutenetik amaitu arte, sei egunez bizitakoa topatuko duzu, ahalik eta txukunen kontatua. Gainbegirada bat eman nahi badiozu, behe-behetik gora hastea gomendatzen dizut, gertaeren eboluzioa ikusi ahal izateko


2013-05-08 | ARGIA
Herri harresia deitu dute gaur Ondarroan

Gaur ostiralean 12:30ean Ondarroan "herri harresia" osatzeko dei egin du Urtza Alkortak. Egun Sortuko kide da eta ETArekin kolaboratzeaz akusatzen dute. Ertzaintza bere etxera bitan joan da atxilotzera, asteazken eta ostegunean, eta ez dute etxean topatu. ARGIAk... [+]


Eguneraketa berriak daude