Ertzaintzak bere burua eskaini zuen Urtza Alkorta atxilotzeko, Gararen arabera

  • Espainiako Entzutegi Nazionalak Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa Polizia espainiarrari eta Goardia Zibilari agindu zien Garak gaur argitaratu duenez. Egunkari horrek eskuratutako dokumentuek erakusten dutenez, Ertzaintzak telefonoz bere burua eskaini zuen Alkorta atxilotzeko.


2013ko ekainaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ertzaintza zubi harresia hustutzen. (Arg: Axier Lopez)

Fernando Grande Marlaska, Manuel Fernandez eta Ramon Saezek osatutako tribunalak ondorengoa agindu zuten, Garak argitaratzen duenez: "Urtza Alkorta Arrizabalaga bilatzeko, atxilotzeko eta kartzelan sartzeko dekretatzen da, 5 urte eta egun 1 bete ditzan behin betiko sententzian jasotzen den bezala, Poliziaren Zuzendaritza Orokorrari eta Guardia Zibilari orden hau betetzea dagokie".

Iñaki Iriondok sinatutako albistean jasotzen da, aipatu dokumentuan Ertzaintza aginduetatik kanpo geratzen dela, eta Alkortak publikoki herri harresia deitu zuenean, Ertzaintzak deitu egin zuela agindua beraiek beteko zutela adierazteko.

Idazkaritza judizialaren hitzak sartu dituzte, non irakur daitekeen ondorengoa: "Gaur Ertzaintzako funtzionarioekin izandako elkarrizketan telefono bidez komunikatu digute kondenatuta dagoen Urtza Alkorta Arrizabalagak show edo programa batean parte hartuko duela 12:00etan eta komisaldegian bere burua aurkezten ez badu bere aurka dagoen bilatze eta atxilotze agindua betez berau atxilotzea egingo dutela".

Ertzaintzak Urtza Alkorta Ondarroako AskeGunean atxilotu zuen. 500 bat pertsonak bere atxiloketa zaildu zuten zubi harresia eraikiz. 300 bat agente, 40 furgoneta, 2 zodiac eta helikoptero bat joan ziren Alkorta atxilotzera. Alkortak salatu zuen bere aurkako froga bakarra torturapean sinatutako paper bat zela.

EH Bilduko JHulen Arzuagak adierazi du Ertzaintzak aginduak bete behar dituela esatean, Estefania Beltran de Herediak "gezurra" esan zuela.

Hemen Alkortaren atxiloketaren uneak. Bideoa: Argia.

Informazio gehiago:

Ondarroako herri harresiaren 24 orduko jarraipena.

Urtza Alkortaren atxiloketa goizeko bideo bilduma.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: AskeGunea Ondarroa
Hamar urte bete dira Ondarroan zubi harresia eraiki zenetik

"Kartzelak husteko garaia" zela argudiatuta, Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa saihesteko zubi harresia eraiki zen Ondarroan 2013ko maiatzaren 10ean. Lau egunetan, Ondarroatik egindako aldarriak Euskal Herriko mugak gainditu zituen.


Urtza Alkorta azaroaren 14an askatuko dute

Azaroaren 14an askatuko dute Urtza Alkorta ondarrutarra. Bere kasua ezagun egin zen, ehunka lagunek desobedientzia aldarrikatu eta sei egunez bera babesteko "zubi harresia" antolatu ostean.


2014-11-14 | ARGIA
Ondarroako zubi harresiko bost auziperatuei urte banako kartzela zigorrak eta isunak

Bost pertsonari urte banako kartzela zigorra eta isun ekonomikoak jarri dizkie Bilboko zigor-arloko epaitegiak. Ondarroako herri harresian ertzaintzako agenteen aurka "atentatu delitua" eta lesioak eragitea egozten diete. Bost auziperatuek epaiketan karguak ukatu... [+]


2013-09-18 | ARGIA
Alkorta atxilotzeko operazioa Jaurlaritzaren datuen arabera

Estefania Beltran de Heredia sailburuak Urtza Alkortaren atxiloketaren operazioaren kostuen berri eman du. Orotara 282 ertzainek hartu zuten parte maiatzaren 15ean, 34 furgoneta erabili zituzten, lau auto eta bi itsasontzi.


Ondarroako herri harresiko identifikatuei lehen isunak

200€-ko isunak iristen hasi zaizkie Ondarroako Aske Gunean identifikatutako kideei. Erlantz Alkorta, Urtza Alkortaren neba, da isuna jasotako bat, eta ARGIAk berarekin hitz egin du.


Eguneraketa berriak daude