Guardia Zibilak operazioa abiatu du gaur goizean ikasle mugimenduaren kontra. Atxilotutako hiru gazteak aske utzi dituzte.
Hala Bedi-k azaldu duenez operazioa Auzitegi Nazionalaren aginduz hasi du Guardia Zibilak goizeko 6:30ean eta EHUren campusetik materiala atera dute ikasle mugimenduek erabili ohi dituzten geletatik. Gasteizen, EHUko Letretako, Farmaziako eta gizarte Langintzako fakultateetan sartu da eta Ikasle Abertzaleak-ek jakinarazi duenez pertsona bat eraman dute atxilotuta.
Hori baino lehen, Etxarri Aranatzeko Irati Altzelai ikaslea atxilotu du, Guaixe-k jakinarazi duenez. Hedabide honen arabera, "terrorismoa goratu eta biktimak umiliatzeko" delituekin loturiko zantzuei bila dabiltza guardia zibilak. Azpeitian, bestalde, hirugarren pertsona bat atxilotu dute. Operazioa lotuta dago Arabako campusean Zigor Aranbarri ETAko kide zenari 2017ko Gudari Egunean egin zioten omenaldiarekin.
Hiru atxilotuak Sansomendiko Guardia Zibilaren kuarteleanberaien adierazpenak egiten izan ari zirela, laugarren pertsona bat ere deitu dute deklaratzera. Arratsalderako, Hala Bedik jakinarazi duenez, aske utzi dituzte atxilotuak.
EHUk kezka agertu du "gertakari larri hauen aurrean"
EHUk ohar bidez salatu duenez, "gertakariak ikastegiak itxita zeuden ordutegian izan dira, eta unibertsitateko agintariei miaketa behin eginda eman diote horren berri". Unibertsitateak "kezka handia" agertu du "gertakari larri hauen aurrean", eta unibertsitateak operazio horien guztien inolako berririk ez zeukanez, Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 1 zenbakidun Epaitegi Nagusiari eskatu dio Guardia Zibilari hiru gune horietan sartu eta miaketak egiteko emandako baimena. Era berean, UPV/EHU Estatuko Gobernuko ordezkaritzarekin jarri da harremanetan "informazio zabal eta zehatza" lortze aldera.
STEILAS: "Gogor salatzen dugu operazioa"
STEILAS sindikatuak "gogor" salatu du Auzitegi Nazionalaren eta Guardia Zibilaren "operazio indiskriminatua", "zigortu, nahasmena sortu eta beldurra eragitea beste helbururik ez duena". Atxilotuak askatu eta euskal gazteria "behingoz bakean uzteko" eskatu du. "Ez dute aitzakia askorik behar izaten Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak Euskal Herriko gazteen kontra ekiteko. Altsasuko eta Errenteriko prozesamenduek argi erakusten dute Estatu espainiarra prest dagoela, oraindik ere, 'terrorismoaren' mamua erabiltzeko euskal gazteria zigortu eta panorama politikoa kakazteko. Eta bide batez, beste behin ere, EHUren beraren izen ona ere zikintzeko. Ez da bidezkoa; noiz arte jarraitu behar dugu kontu honekin?".
Mobilizazioak
Etxarri Aranatzen batzar informatiboa egingo dute gaur iluntzeko 20:00etan. Bilbon, dei egin dute 18:00etan Etxebarrietara joateko; eta 19:00etan Donostiako Boulevardera. Gasteizen elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Gobernuaren delegaritzaren aurrean, baita Zestoan ere, Azpeitian atxilotu duten ikaslearen sorterrian, 20:00etan.
Ikasle bati isuna ipini diote institutuan lan politikoa egiteagatik, eta hori salatzeko agerraldi bat egiten ari ziren bitartean, gazteen aurka jo du Ertzaintzak. Zazpi lagun identifikatu ditu.
Elkarretaratzeak egingo dituzte selektibitateari eta Baxoari ezetz esateko. Gainera, apunte-banku bat eta klase partikularrak jarri dituzte martxan IAko kideek.
Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.
Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]
Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.
Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Behar dugun hezkuntzarako, independentzia! lelopean deitu du grebara Ikamak unibertsitateetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan. Datozen asteetan iragarriko dituzte greba deialdiari lotutako mobilizazioak.
1994an EHUko Arte Ederretako ikasleek protestak abiatu zituzten. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan Leioako fakultatea okupatu. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko... [+]
Doako unibertsitatea aldarrikatu eta EHUren erantzukizuna seinalatu dute 10.549 ikaslek, Unibertsitateko Indar Batasunak abiatutako sinadura bilketaren bidez.
"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.
Mundu osoan zehar unibertsitateko ikasleek Palestinaren alde antolatzen ari diren protestetara batzeko deia egin du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Olatua AEBetan abiatu bazen ere, bost kontinenteetan egin dira kanpaldiak eta protestak azken asteetan. Palestinako ikasle... [+]
Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]
Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]
Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.