Askapenaren ilegalizazioa eta sei urteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskalak

  • Askapenaren ilegalizazioa eskatu du fiskaltzak, baita Askapeña Bilboko Konpartsa, Elkartruke eta Herriak Aske elkarteen disoluzioa ere. Bost militante internazionalistari seina urteko espetxe zigorra eskatu die ARGIAk jakin duenez.


2015eko otsailaren 11n - 11:23
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Askapenaren aurkako operazioa salatzeko manifestazio ugari egin ziren.

Bost kideak Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vázquez eta Gabi Basañez dira. Oraindik akusazio partikularra falta da. Datorren larunbatean, otsailak 14, prentsaurrekoa eskainiko dute Donostian Askapenako militanteek 11:00etan.

2010ean Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta zazpi kide atxilotu zituzten, "ETAren nazioarteko frontea" osatzea egotzita.

Oraindik epaiketarako datarik ez dago finkatuta Espainiako Auzitegi Nazionalean. Aurretik, 2007an Seguran atxilotu zituzten 35 pertsonaren aurkako epaiketa egin behar dute.

Askapenak 25 urte bete zituen 2013an. Horren harira sortutako bideoetako bat da ondokoa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Askapena
Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


Askapenaren 2023ko brigada kanpaina martxan da

Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude