"Askapenaren aurkako auzia elkartasun internazionalistaren aurkako erasoa da"

  • Prentsaurrekoa egin dute larunbatean Askapenaren aurkako auzian fiskaltzak eskatu duena ezagutu ondoren. Elkartasun internazionalistan lanean jarraituko dutela adierazi dute Donostian.


2015eko otsailaren 17an - 06:19
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Larunbatean Donostian egin zuten prentsaurrekoa. (Argazkia: Askapena).

Bost auzipetuen izenean Gabi Basañezek eta Walter Wendelinek hitz egin dute. Beren askatasuna arriskuan dagoela adierazi dute eta auzia elkartasun internazionalistaren aurkako erasoa dela uste dute. Prentsaren aurrean konprometitu dira: "Estatua geldiarazteko tresna izango gara, erortzen ari den inperio baten erokeria nahiak uxaraziz".

Ondoren, Askapenaren izenean hitz egin dute Alaitz Amundarainek eta Nahia Bellosok. Borroka internazionalistan jarraituko dutela eta herri mugimenduak beharrezkoak direla azpimarratu dute agerraldian.

Pasa den astean jakin zen Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak Askapenaren ilegalizazioa eskatu duela, baita Askapeña Bilboko Konpartsa, Elkartruke eta Herriak Aske elkarteen disoluzioa ere. Bost militante internazionalistari seina urteko espetxe zigorra ere eskatu die. Oraindik ez dago finkatuta epaiketarako datarik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Askapena
Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


Askapenaren 2023ko brigada kanpaina martxan da

Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude