Askapeña eta Ongi Etorri Errefuxiatuak izango dira Bilboko jaietako txupinera eta pregoilariak

  • Bilboko Konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak hautatu dituzte aurtengo Aste Nagusiko pertsonaia nagusiak. 30 urte bete dituen Askapeña konpartsako kide Ane Ortiz Ballesteros izango da txupinera eta Arriagako balkoitik pregoia irakurtzeaz arduratuko dena Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformako kide bat. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 07an - 11:28

Aurten 30 urte bete dituen Askapeña konpartsa internazionalistari egokitu zaio bere konpartsakideen artean txupinera hautatzea. Uribarriko Ane Ortiz Ballesteros (Bilbo, 1989) da pertsona aukeratua txaketa gorriz jantzita aurtengo Aste Nagusian konpartsak ordezkatzeko. Ogibidez Berdintasun Teknikaria eta Sexologoa da Ane.

2004an ere Askapeña konpartsari egokitu zitzaion txupinera hautatzea bere konpartsakideen artean. Orduan Begoña Benedicto izan zen aukeratua. 

Pregoilari zereginetarako Jai Batzorde Mistoak mahai gainean zeuden proposamenen artean Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataforma hautatu du. Plataforma arduratuko da bere kideen artean lagun bat aukeratzeaz. Pertsona horrek Aste Nagusiari hasiera emango dion pregoia irakurri du eta, txaketa horiz jantzita, bilbotarrak ordezkatuko ditu jaiek irauten duten bederatzi egunetan. 

Europara sartzeko mugetan migrazio politikek eragindako dramaren ondorioz mobilizatu ziren hainbat herritarrek sortu zuten Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataforma, errefuxiatuei elkartasuna adierazteko, migratzaileentzat bide ziurrak eskatzeko, eta gobernuei eta Europar Batasunari asilo politiken aldaketa exijitzeko, besteak beste. Lehen ekintza gisa 2016ko otsailaren 27an manifestazioa antolatu zuen plataformak Arriagatik Gobernuaren Ordezkaritzara eta handik Udaletxera. Egun gutxira, martxoan, hasi zen Europa mugak ixten. Harrezkero makina bat elkarretaratze –asterokoak urtebetez– eta salaketa ekimen burutu dituzte. Azpimarratzekoak dira 2016ko uztailean antolatu zuten Greziarako karabana eta aurtengo apirilean hiru egunez luzatu zen Ongi Etorri Gernika 1937-2017 ekimena. Aurtengo uztailean Mellirara joatekoak dira plataformako kideak. Mugak zabalduz karabana antolatu dute "Espainiako Estatuaren eta Europar Batasunaren migrazio politikak salatzeko". 110 pertsona irtengo dira Bilbotik. 

Artikulu hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Aste Nagusia
Bilboko Konpartsek parte-hartzea debekatu diotela salatu du Luberri Konpartsak

Luberri Konpartsak salatu du Mugimendu Sozialistarekin duen harremanagatik debekatu diola Bilboko Konpartsen Federakundeak parte hartzea, eta dei egin dio "erabakia birpentsatu" dezan. Ezker Abertzalea seinalatu dute ezarritako debekuaren "erantzule politiko"... [+]


2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek

Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.


2023-08-25 | Ilargi Manzanares
Juan Mari Aburto
"Bilboko konpartsekin ez dut segurtasunaren inguruan hitz egingo”

Iazko jaietatik %50 bat igo dira atxiloketak, eta Bilboko alkateak “poliziaren presentzia handiarengatik” dela dio. Konpartsek polizia indarkeriaren ondorioz egindako salaketaren inguruan, Juan Mari Aburtok adierazi du ez duela haiekin hortaz hitz egin behar.


Bilboko Konpartsek "biolentzia poliziala" eta "zentsura politikoa" salatu dituzte

Udaletxearekin duten harremana guztiz aldatu dela eta iaz ez bezala, "konpartsen festa ereduaren aurkako erasoak" jasan dituztela salatu dute. Besteen artean, manteroen aurkako erasoak, propaganda politikoa kentzea eta kalez jantzitako polizien mehatxuak salatu... [+]


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


Eguneraketa berriak daude