Arrotxapeko gaztetxea eraitsi dute

  • 2016tik erabili dute gaztetxe moduan auzoan utzita zegoen industria nabea. La Caixak, Iruñeko Udalak eta Juslaberri enpresak gazteen aurkako salaketa jarri zuen eta epailearen aginduz, iraila hasieran hustu zuen gaztetxea Espainiako Poliziak, sei lagun atxilotuz eta zauritu ugari eraginaz.


2021eko urriaren 19an - 10:18
Azken eguneraketa: 12:30

Errotxapeako Gaztetxeak sare sozialetan zabaldu du berria, eta "putre funtsen aurrean indarrak metatzea"-ren aldeko deia egin du:

Iraila hasieran hustu zuten gaztetxea eta irailaren 13an manifestazio jendetsua egin zuten, "Antolatzerik ez espaziorik gabe" lemapean. Udalak etxebizitzak egiteko asmoa du leku horretan.

Xaloa Telebistaren bideo honetan, manifestazio haren berri:

Arrotxapeko gaztetxearen hustutzeaz gehiago jakiteko, irakur argitaratu genuen albistea.

Beste honetan, Espainiako Poliziak izan zuen jarrera.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


2023-09-12 | Ahotsa.info
Ez Dago Hilda festibala urriaren 28an ospatuko da Berriozarren "eszena autogestionatuarentzat" lokal bat helburu

Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.


Eguneraketa berriak daude