'Kontzertu agustikoa', Arrastoak ekimena

Arrastoa utziz

  • Otsailak 21, osteguna, arratsaldeko zazpiak. Nabarreria plazan eserita zerbeza bat edateko giroa, aldaketa klimatikoaren udaberri aurreratua aprobetxatzeko gogoa. Hala ere, jendea tantaka baina etengabe sartzen ari da Zabaldiko Kalaska gelara. "Zatoz zure lagun feministekin", hala zion gonbidapenak. Nabari da, martxoaren 8a hurbil dago eta aisialdiko eskaintza feminista hazi egiten da garaiotan. Arrastoak, ordea, geratzeko sortu omen den ekimena da, hilabetero iluntze feminista bat antolatzeko asmoa baitu Iruñerriko Bilgune Feministak.

Irati Majuelo Itoiz
2019ko martxoaren 04a
Argazkia: Irati Majuelo

Kulturaren arloan ari diren emakume*-entzat plaza berri bat izan nahi du ekimenak, sorkuntzaren bidez arrasto feminista uzten dutenentzat oholtza eroso. Eta Iruñerriko feministentzako topaleku. Auzoetako taldeekin harremana sendotu eta sare horrekin denbora gehiago konpartitzea dute helburu; bilera, manifa eta kontzentretatik kanpo, alegia. Eta noski, pintxo-pote on batek lagunduta, betiere. Lehenengoa, beraz, otsailean eta Alde Zaharrean. Lehenengo sorpresa ere hasieran etorri da: antolatzaileek sorkuntzaren bidez eskertu nahi diete haien lana sortzaileei, eta horretarako, datorrenari beste artista baten obra oparituko diote hilabetero. Honako honetan, Naia Miraren margolan bat eman diote kontzertua abestera datorren hirukoteari.

Zer: 'Kontzertu agustikoa', Arrastoak ekimena
Noiz: 2019-02-21
Non: Iruñeko Zabaldi

Hirukote moduan azaldu dira, talde gisa izenik izan nahi ez eta emanaldi bakoitzean berri bat hartzen baitute. Leku eta momentuaren araberako izenaldatzeak. Gaurkoan, "Kontzertu agustikoa" deituko diegu. Gasteiztik datoz, gitarra soil batekin. Ez mikrorik, ez anplirik, biluzik hartu ditu publikoak Zabaldin: koaderno txiki batean idatzitako hitzak eta hiru ahots. Goizean izan da Talka espazio feministaren desalojoa, eta amorruak oihartzuna egiten du oraindik taldea oholtzara igo denean. Hirukoteak hari eskaini nahi izan dio ez kanta bat, ez bi, baizik eta kontzertu osoa. Eta zer nolako kontzertua.

Idaztea dela diote autoerreparatzea... Gitarrarik gabe hasi dira, haren bizkarrean perkusioa egiten gero, akordeak sartzen pixkanaka. Gitarra esku batetik bestera doa kanta bakoitzean, letrak biltzen dituen koadernotxoa ere bai. Entsegu batean baleude bezain natural, elkarri begiratuz eta nota artean ere irri eginez. Indartsu bezain gozo abesten dituzte denak: Izaro, Silvia Tomàs, Benito Lertxundi, Silvia Perez Cruz, Xabier Lete, Izaki Gardenak... Berdin da zeinen bertsioa den, haiena da kanta une horretan, haientzat beren-beregi sortua, haiek nahieran moldatua. Mikel Laboaren bilduma batekin amaitu dute, eta entzuleok ere, haiekin batera kantatzeari ekin diogu. "Beste bat, beste bat" eskatzen duten oihuak entzuten dira, baina hurrengoaren zain geratu beharko, koadernoa itxi eta gitarra gorde baitute.

Txiste erraza eginen dut: "Kontzertu agustikoa" izan da benetan. Baliabideen soiltasunak hurbilarazten zaituen kontzertu berezi horietako bat. Izen bakoitzak azalberritze bat badakar, adi jarraitu beharko zaio hirukotearen bideari. Arrastoa, behintzat, utzi dute.

Argazkia: Irati Majuelo
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Kontzertuak  |  Iruņea  |  Bilgune Feminista

Kontzertuak kanaletik interesatuko zaizu...
Aurrekontu txikia, talentu handia

Ematen du Donostian opera-denboraldia Musika Hamabostaldiarekin lotuta dagoela, jaialdi honetan bai betetzen delako Kursaal Auditorioa opera bat programatzen denean. Hortik aparte, urtean zehar Opus Liricak egindako saiakeretan jende gutxi ikusten dugu. Pena ikaragarria da, eta ulertezina. Benetan txalogarria da Opus Lirica elkarteak egiten duen esfortzua. Titulu ederrak eskaintzen ditu, bakarlari eraginkorrak ere bai, eta eszenaratze erakargarriak taula gainean jartzen dituzte. Orduan, zer... [+]


2019-02-27 | ARGIA
Redstone Replay musika festibal berria egingo dute Ondarroan apirilean

Euskal Herriko musikari erreferentzialez beteriko kartel batekin, Redstone Replay musika festibal berria aurkeztu dute Ondarroan. Apirilaren 27an herriko Beikozini aretoan egingo den jaialdirako egitarau zabala prestatu dute.


Ainara LeGardon eta banda
Barearekin batera dator ekaitza

Bateria jolearen hats hartzeek tempoa markatzen zuten heinean, dunbalaren oihartzunak entzulearen bihotz taupadak bizkortzen zituen. Oihu eta soinu distortsionatuek belztutako areto ilunaren jarraibide ziren Ainararen ezpain gorriak. Eta hirukotearen elkar ulertzea zen begi kliskei eusteko oinarria.


Beltxargen iraultza

Dada Masilo dantzariaren ikuskizun honetan ezer ez da aurretik espero dena. Ez da ikusi nahi genuena baina txarragoa, ezta hobea ere. Egia esan, konplikatua da esplikatzea. Dantza klasiko bat –twist batekin, hori bai– disfrutatzera gindoazen, baina istorio sinple eta labur-laburra (ordubete baina gutxiagokoa) ikusi genuen, zeinean generorik ez zegoen, Beltxargen aintzira klasikoaren argumentua erabat galduta zegoen, eta Txaikovskiren musika oso tarteka entzun genuen. Hau guztia egia... [+]


Zorionak, Seaska!

Elkarlanetik sortu eta bizi da Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea. Ospakizunetan da: 50 urte bete ditu aurten. Larunbateko ekitaldiak Euskal Herriko hainbat txokotako jendea erakarri zuen Miarritzera. Ia 5.000 lagun inguru bildu ginen Iraty Aretoan, eta bigarrenez zorionak Seaskari, antolakuntza paregabea izan zelako.


2019-02-10 | Andrea Zubozki
Paxkal Irigoyen
Amodio kantuak paxkalizatzen

Aiherrako plazatik joan nintzen ttuku-ttuku Zumarraga erdi arte, Paxkal Irigoyenen zuzenezko berriaren ikustera. Ordura arte bere hainbat proiekturekin ikusi banuen ere, lehen aldikoz bertsioak kantatzen ikusteko parada zen niretzat, amodiozko kantuz bakarrik osaturiko zuzenezko bat eskaini baitzigun egun hartan.


Zer entzun ahalko da aurtengo Gernikako Lekuek festibalean?

Aurtengo edizioan joko duten musikariak zein izango diren jakinarazi du Gernikako Lekuek festibalak. Bizkaiko herrian antolatzen den festibal berezia martxoaren 9tik 16ra bitartean ospatuko da aurten, Euskal Herriko eta atzerriko artistak elkartuz.


2019-01-24 | Iņigo Igartua
Usopop jaialdiaren hamargarren edizioa maiatzaren 25ean eta 26an ospatuko dute Saran

Anari, Asile Club, Efrim Manuel Menuck, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lisabö, Lysistrata, Lankum, Madeleine eta This is the Kit musikariek hartuko dute parten jaialdian.


Zuzeneko emanaldiak
Betikoa betikotuz

Urterokoa bilakatu den arren, ez da beti gauza bera izaten. Ordorikak Kafe Antzokian jotzen duen aldiro, jakin badakigu denok: gainean ditugu Gabonak. Bagenekien gau berezia izango zela, larunbateko eta igandeko kontzertuetan zuzeneko diskoa grabatuko zelako, baina baita ere, Bilboko Kafe Antzokia ospakizunetan zelako: 23 urte betetzen zituen. Urteak joan eta urteak etorri, Ruper eta ruperzaleak bertan izan diren 23 urte.

Berriki argitaratutako Bakarka diskoa zekarren esku artean Ordorikak,... [+]


Zorionak eta mende berri on!

2018an agurtu gabe joan ginen, eta 2019a sartu zaigu Argiaren mendeurrenarekin batera. Zorionak zuri, zorionak guri! Egin dezagun putz eta euts diezaiogun erronkari: euskarazko kazetaritza independenteak ehun urte bete ditu mundu makur honetan. Ez da makala. Oztopoei baino, irabazteko ditugun espazio berriei begira gaude. Eta zer arraio! egunerokoan disfrutatzeari utzi gabe. Gazte baikara gazte, eta baditugu 100 urte!


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude