Arrakala espazioaren husteagatik auzipetutakoei elkartasuna adierazteko mobilizazioak deitu ditu AZET Etxebizitza Sindikatuak

  • Arrakala espazioaren okupazioaren aurkako prozesu judiziala abiatuko da urriaren 4an. AZET Bilboko Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuak mobilizazioak deitu ditu auzipetuei elkartasuna adierazteko eta pairatutako Poliziaren jazarpena salatzeko.

Argazkia: AZET

2021eko urriaren 1ean - 12:02
Azken eguneraketa: 14:38
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Arrakala Auzokideon Etxea apirilaren 17an aurkeztu zuen jendaurrean AZET Bilboko Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuak, “Etxebizitza ez da negozioa” lelopean egindako manifestazioaren amaieran. Etxebarrieta Anaien plazan kokatutako espazioa "sindikatuaren egoitza soziala, larrialdietarako etxebizitza eta ASETU Herri Biltegiaren biltegia" izateko xedez okupatu zuen sindikatuak, baina bide laburra izan zuen. Maiatzaren 11n, goizaldeko 05:00etan, Bilboko Udaltzaingoak hustu egin zuen.

Urriaren 4an, astelehena, abiatuko da Arrakalaren okupazioaren aurkako prozesu judiziala, egun horretan baitaude deituta deklaratzera okupazioaren harira auzipetuak. Kideei elkartasuna adierazteko eta Arrakalaren okupazioaren harira jasandako Poliziaren jazarpena salatzeko, AZETek mobilizazioak iragarri ditu urriaren 4an eta 8an, "Etxebizitzak defendatuz, arrakala zabaldu" lelopean.

Urriaren 4an, prentsaurrekoa deitu dute Etxebarrietan Anaien plazan, 09:30ean. Eta 11:00etan auzipetuei babesa helarazteko elkarretaratzea egingo dute epaitegien aurrean.

Urriaren 8an, ostirala, manifestazioa egingo dute. 18:30ean abiatuko da Etxebarrieta Anaien plazatik.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!