Arrak nagusi: sexismo botanikoak itoko gaitu

  • Doministikuen eta negarrezko begi malkotuen festa iritsi da. Udaberriak usaina badu, kolore ikusgarriak ere bai, baina gure zentzumenetatik ezkutuan alergia zakarrenak piztuko ditu. Udaberria loraldia da. Eguna gaua baino luzeagoa den seihilekoa hasi besterik ez da egin, eta gure inguruko landare gehienek sasoi hau baliatuko dute loratu eta fruitua eta hazia ontzeko.


2021eko apirilaren 08an - 07:31
Hagin arra polena hedatzeko loreak irekita.

Loreetan bi sexuak ditugu. Landare batzuek bi sexuak beregan dituzte, hermafroditak dira; gehienak molde honetakoak dira. Gutxi batzuk sexuz banatuta daude; adibidez haginak (Taxus baccata) eta kiwia (Actinidia deliciosa): hagin eta kiwi arrak eta hagin eta kiwi emeak daude. Bi sexuen arteko ernalketa gauzatu beharra dago baldin eta fruitua eta hazia eman nahi baditu. Ernalketa gauzatzeko, polen arrak lorearen atal emearengana iritsi behar du. Polinizazio hori moldatzeko eran ere landare gehienak bi multzo handitan banatu ditzakegu. Ezagunena ernalketarako intsektuak erabiltzen dituzten landareena da: erleak, kakalardoak, euliak... Landare horiek lore ikusgarri eta usaintsuak zabalduko dituzte, intsektu bitartekariak erakartzeko. Besteek ez dute intsektuen beharrik, haizearen zain egongo dira. Kolore eta usain ederretan energiarik xahutu beharrik gabe, duten guztia ahalik eta polen gehien ekoiztera bideratuko dute.

Ernalketaren ondorioz, lore emeak fruitua emango du, bera bezalako landare berriak sortuko dituzten hazien babes eta garraiolari. Fruitua beti da amaren fruitu edo emaitza gorena. Guretzat fruitu asko onak dira: sagarra (Malus domestica), mahatsa (Vitis vinifera), piperra (Capsicum annuum) eta abar. Beste zenbait txarrak, adibidez patatarena (Solanum tuberosum). Eta beste batzuei bere egoera edo bizi baldintzen arabera irizten diegu.

Gure uste horrek ezin eraman ugari sortzen digu. Adibidez, Txinako udareondoa (Pyrus calleriana “Chanticler”) ikaragarri ugaldu da hirietako espaloietan. Loraldi ikusgarria du, zuri-zuria, arbola betean. Baina udareondoa da eta txikiak edo handiak fruituak ematen ditu. Gure herrian bere azpian kotxeak aparkatzen dira eta aletxoek, heldutakoan edo txorien mokokadekin erortzen direnean, auto distiratsuak zikintzen dituzte. Ondorioz, urtero loraldia zapuzteko eta fruiturik ez emateko tratatu egin behar...

Ginkgo (Ginkgo biloba) ederrak ere badu bere galbidea. Dioikoa da, hau da, zuhaitz arrak eta zuhaitz emeak daude. Emeak ematen duen fruituak heldutakoan duen kiratsa ikaragarria da, kaka-usain garbia du, jasanezina. Eta zuhaitz arrak soilik jartzen dira.

Arrak nagusi. Honek ere ipurdian zuloa. Arrek polena erruz sortu eta hedatzen dute, eta lehenaz gain ingurune kutsatuak diren hirietan polenaren alergiak gero eta indar handiagoa hartzen du. Landa inguru irekietan pinuarekin edo belardietako belarrekin gertatzen den polenaren emana eramangarriagoa izan daiteke. Hirietan itogarria. Sexismo botanikoak itoko ote gaitu?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


Eguneraketa berriak daude