Aroztegia proiektuaren aurkako zazpi herritarrek bake epaitegira aurkeztu behar izan dute

  • Kontziliazio hitzordu bat medio aurkeztu behar izan dute, Aroztegia...eta gero zer? plataformak salatu duenez. 50.000 euroko kalte ordaina eskatu diote bakoitzari.

Herritar ugari hurbildu da epaitegi aurrera gertaerak salatzera eta kaltetuak babestera. Argazkia: Aroztegia...eta gero zer? plataforma

2016ko maiatzaren 13an - 17:25
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Palacio de Arozteguia S.L. enpresak ezarritako kereila kriminalaren "hasierako pausotzat" jo dute. "Zigor penalaz gain", 50.000 euroko kalte ordaina eskatu diete Aroztegiaren aurkako plataformako zazpi kideri, "prentsaurreko batean parte hartzeagatik".

Herritar ugari hurbildu da epaitegi aurrera gertaerak salatzera eta kaltetuak babestera. Salatu dute kereila horien helburua dela herri mugimendu eta jendarte osoa kriminalizatzea eta isilaraztea: "Hor ditugu UGPSaren kontra bildutako 900 sinadurak, 1.500 pertsona bildu zituen manifestazioa, proiektua zalantzan jartzen duten ahots guztiak, eta oro har, herri galdeketaren aldeko mugimendu osoa".

Herri galdeketa "trabatzea" dute helburu, "gatazka soziala sortzen duen proiektua" bada ere. Horren adibidetzat jo dute Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko presidenteordeak asteartean izandako jarrera. 

Aierdi egitasmoaren bultzatzaileekin elkartu zen Lekarozen. Herritarrak proiektuaren aurka bildu baziren ere, "presidenteordeak ez zuen hitz erdi bat ere egin Aroztegiako afera kudeatzeko moduak ekarri duen gatazka sozialari buruz". 

Horrek "argi" erakusten du "herritarron interesen gainetik, bere kargu publikoa baliatzen duela bere ingurukoen alde lan egiteko", gehitu dute plataformako kideek.

 


Baztango Aroztegia kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...