Urte berria hasi den honetan "Aroztegia eta gero zer?" plataformatik Aroztegiako pelotazo urbanistikoaren inguruko egoeraren berri emateko eskuorri hau zabaltzea erabaki dugu. Herritarrekin informazioa partekatu bitartean, Lekarozko herriari, eta Baztan osoari proiektu urbanistiko espekulatzaile honekin eragin nahi den kalteaz oroitarazi nahi dugu.
Aroztegiako pelotazo urbanistikoa egiteko, ez-urbanizagarri ziren 40 hektarea lur urbanizagarri bihurtu zituzten. Hori egin ondotik, Lekarozen, 340 inguru biztanleko herrian, luxuzko hotela, golf zelaia eta 228 etxebizitza eraiki nahi dituzte.
Proiektu hau UGPS (Udalez Gaindiko Plan Sektoriala) bitartez inposatu zen. Modu horretan herriko nekazariei beren lurrak kenduz, herri lurrak bereganatuz eta Lekarozeko herriarena izan den ermita, baimenik gabe proiektuan sartuz. Hori dena egiteko, Baztango instituzioen erabakitzeko ahalmenaren gainetik pasatu dira, nahiz eta Baztango Batzar Nagusiak, Baztango Udal Gobernuak, Lekarozeko herriak eta Baztan osoak herri galdeketaren bitarteaz argi eta garbi erran duen proiektu honen aurka dagoela, behin baino gehiagotan gainera.
Hainbat alditan erran dugun bezala, proiektu horrek Baztango egitura sozioekonomikoa hankaz goiti paratuko luke. Horrelako proiektu urbanistikoak euskararen arnasguneetan eragiten duen kaltea nabarmena izaten da.
Baztandarrek prozesu parte hartzaile baten bitartez onartutako Hirigintza Planarekin erabat hausten du. Lekarozen dagoen uraren arazoa larriagotuko luke. Zer erranik ez, proposatzen diren lanpostuen izaera prekario eta behin-behinekoa.
Palacio de Arozteguia, S.L-ren gibelean, alde batetik, Inmobiliaria Caixa Galicia dago (partizipazioaren %51rekin), banku hau, herritarrenak ziren 9.000 milioi eurorekin erreskatatutako bankua izanik. Bertze aldetik, Salvador Urbistondo Arotzarena, Arotzarena Marin anaiak (SICAVen jabe eta iruzur fiskalagatik kondenatuak hauen artean) eta Eduardo Zubikoa Viela, bertzeak bertze. Hauek berak, La Olivan (Fuerteventura) eta Arrollalekun (Erratzu-Baztan), antzeko pelotazo urbanistikoak egin zituzten eta toki babestua zena porlanezko hilerri bihurtu dute gaur egun. Hori egin ondotik enpresak desegin eta ardura guztiak bertzeengan utziz “desagertu” dira.
Gaur egun, obrak hasi behar dituztela erranagatik, hainbat auzi daude konpontzeko. Berriki Baztango Udalak Lekarozko herriaren eskariz ermitaren jabetzaren inguruko auzia irabazi du. Epaitegiak argi eta garbi erran du enpresak ermita proiektuan berea balitz bezala paratu badu ere, ez duela frogatu berea denik. Obren esleipenean ere, LAB sindikatuak prozedura horren kontra paratutako helegitea irabazi du, esleipen horrek kontratuen legea betetzen ez duela erakutsiz. Azkenik, Hotelaren obren proiektuak Nafarroako Ondasun departamentuko Principe de Vianaren kontrako txostena du. Beraz, ez du araudia betetzen. Bide luze honetan behin eta berriz ikusten ari gara promotoreek lege eta araudiak bete gabe ere, inpunitate osoz egiten dutela aitzinerat.
Azkeneko jokaldia Hilton Hotel katearen babesa lortu dutela izan da. Gauza positibo bezala saldu nahi digute, bertze diru gose aseezina duen multinazional baten mesedetarat jarri nahi gaituzten bitartean. Hilton Hotel kate estatubatuarrak berriki hainbat salaketa jaso ditu AEBetako epaitegi ezberdinetan. Alde batetik, haurdun dauden langileen eskubideak ez errespetatzeagatik. Bertze aldetik, hamahiru emakumek sexu trafikoarekin etekinak ateratzeagatik akusatu dute hotel kate hau, horien artean batzuk adingabeak dira. Eta guk sinesten ditugu! Hau al da ¨bertako emakumeendako¨ eskaini nahi dizkiguten lanpostuak?
Hau dena guti balitz, 2018. urtera artio Hilton hotelen kateko akziodun garrantzitsuenetako bat, Blackstone Group multinazionala izan da. Donald Trumpen kanpainak babesteagatik eta Amazoniako deforestazioan izaten ari den arduragatik ezaguna. Nazio Batuetako Negozio eta Giza Eskubideen txostenak egiten dituztenak, multinazional hau alokairuak neurrigabean igotzeagatik eta etxe-gabetze bortitzak aitzinerat eramateagatik ere salatu dute.
Beraz, Baztan espekulazio iturri eta aberats guti batzuendako parke tematiko bihurtu nahi duten horien aitzinean, guk herritarren Baztan defenditzen segituko dugu. Gure herria, gure hizkuntza, gure lurra eta gure erabakitzeko eskubidea defendituko dugu. Testuinguru honetan kapitala edo bizitza aukeratzeko momentua da, guk bizitza aukeratzen dugu. Hortaz, herritar guztiak deitzen ditugu hurrengo hilabeteetan proiektu honen kontra burutuko diren ekintzetan parte hartzerat.
Baztan ez dago salgai!
Aroztegia…eta gero zer?
Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]
Aroztegiko epaiketaren akusazioen –fiskaltza eta akusazio partikularra– idazkiak irakurrita, pentsatzekoa zen epaiketan aterako zituztela froga argiagorik, horrekin bakarrik talde kriminalaren akusazioa oso larria baitzen. Ez ba, bost eguneko epaiketa zuzenean... [+]
Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.
Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.
Asteazkenean lau foruzain, bi alkate ohi eta bi kazetari izan dira haien testigantzak ematen. Geroago, amaiera amaigabean, akusazio partikularraren 11 bideo eta albistegi ikusi eta itzuli dira gaztelerara: desobedientzia zibila begien aurrean. Oso luze joan da, luzeegi.
Bigarren ahozko saioan Aroztegiako obren eremuan izan ziren 11 guardia zibilek deklaratu dute asteartean, gehien-gehienak fiskaltzak deituta. Astelehenekoarekin konparatuta azkar joan da dena, eta arras lasaiago. Haien guztien testigantzan zerbait azpimarratu behar bada zera da:... [+]
Goiza epel esnatu da Iruñean, eta Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean epela beroa zen, elkartasunaren beroa. Baztandik hurbildutako Aroztegiko Elkartasun Komiteak karpa jarrita zuen auzitegiaren aurrean eta dozenaka pertsonak haien elkartasuna adierazi diete zazpi... [+]
Aste osoan ARGIAko kazetari bat dedikazio osoz izango da auzitegi barruan gertatzen denaren berri ematen, baita kanpoan Aroztegiko Elkartasun Komiteak auzipetuen absoluzioa eskatzeko antolatutako egitarau zabala jarraitzen ere. Argia.eus-en aurkituko duzue informazio guztia... [+]
Epaiketetan aldeen arteko akordio aukera iritsi daiteke ahozko auzia hasi baino minutu batzuk lehenago. Auzi honetan akusatuek publiko egin dituzte orain arte egondako negoziazio saioak, eta azkena aste honetakoa izan da, ezagutarazi den moduan porrot egin duena. Akordiorik egon... [+]
Hilabeteak dira jada fiskaltza, defentsa eta akusazio partikularra –Palacio de Arozteguia SM– epaiketa ez egiteko negoziatzen ari direla. Bazegoen oinarrizko akordio bat, baina Aroztegiko Elkartasun Komiteak prentsa ohar bidez iragarri du bertan behera gelditu dela.
Euskal Herriko hainbat arlotako 196 pertsona ezagunek Aroztegiako auzipetuen aldeko manifestua aurkeztu dute Iruñean astearte goizean. Errepresioa eta Aroztegiako proiektuak ordezkatzen duen garapen eredua salatu dituzte. Astelehenean hasiko den epaiketa salatzeko ekintzak... [+]
Aroztegiako hirigintza proiektuaren lanak eteteagatik Baztango zazpi herritar epaituko dituzte maiatzaren 19tik 23ra. Auzipetuei elkartasuna adierazi eta beren absoluzioa eskatzeko kanpaldia hasi zuten igandean Elizondoko plazan, larunbatera arte. Aroztegiko Elkartasun... [+]
Baztango zazpi herritar epaituko dituzte maiatzaren 19tik 23ra. Epaiketaren bezperan, Aroztegiko Elkartasun Komiteak zazpi absoluzioa aldarrikatzeko kanpaldia antolatu du, maiatzaren 4tik 10era, Elizondoko Plazan. Askotariko egitaraua osatu dute egunotarako.