Arma esportazioaren eta migratzaileei hesiak jartzearen aurkako protesta Bilboko Portuan

  • Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak deituta, Bilboko Portuaren politiken kontra protesta egiteko hainbat lagun bildu dira Getxoko gurutzontzien kaian, portuko Plan Estrategikoa aurkezten ari ziren bitartean. Armak esportatzea eta migratzaileei trabak jartzea salatu dute besteak beste.


2017ko azaroaren 8an - 09:56
(Argazkia: Ongi Etorri Errefuxiatuak)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Datozen bost urteetarako Bilboko Portuaren Plan Estrategikoa aurkeztu dute gurutzontzietarako terminal berrian, Getxon. Ekitaldian parte hartu dute, besteak beste, Asier Atutxa Portuko Agintaritzako presidenteak, José Llorca Estatuko Portuetako presidenteak eta Arantza Tapia EAEko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, Etorkizunarekin konprometituta lelopean.

Bitartean, protesta egin dute hainbat lagunek kanpoko aldean, Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak deituta. Esan dutenez, “Bilboko Portuaren etorkizun horretan eros-ahalmen handiko pertsonek baino ezingo dute portua erabili; turistak onartuko dira, baina ez migratzaileak; gure portutik armak aterako dira gatazkan dauden herrialdeetara”.

Zehazki, elkarretaratzean bildutakoek eskatu dute arma gehiagorik ez bidaltzea Saudi Arabiara. “Herrialde hori nabarmendu egiten da NBEren zerrenda tragikoan, hildako adingabe kopuru handiagatik”, salatu dute. Azken urtean lehergailuz betetako 300 edukiontzi baino gehiago atera dira Bilboko Portutik Saudi Arabiarantz.


Armagintza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.