ARGIA.eus

2021eko martxoaren 01a

Argindarraren ordain-agirietan %50eko igoera egon daitekeela ohartarazi dute

  • Facua-Kontsumitzaileak Martxan elkarteak ohartarazi du maiatzean elektrizitatearen fakturetan bat-bateko igoera handia egon daitekeela, merkaturatze marjinaren berfakturazioaren eraginez. Kontsumitzaile zaurgarrien kasuan igoera %50ekoa izan daitekeela kalkulatu du.

Ane Eslava Serrano @eslavaane
2017ko maiatzaren 25a

Berfakturazioa Espainiako Auzitegi Gorenaren sententzia baten ondorio da. Auzitegiak ebatzi du Kontsumitzaile Txikiaren Borondatezko Prezioaren (KTBP) ardura zuten konpainia elektrikoek 2014tik jaso duten merkaturatze marjina txikia dela. Auzitegi Gorenaren ebazpenaren ondorioz, Espainiako Gobernuak komertzializazio marjina igo du, errege dekretu bitartez. Lege horrek aurreikusten du, batetik, ordain-agirien %0,2ko igoera eta, bestetik, bezeroei 2014tik ez kobratutako kopuruak jasotzeko berfakturazioa.

Facuak azaldu duenez, 2014an Energia Ministerioak gaizki kalkulatu zuen energia elektrikoaren merkaturatze kostua, eta azken hiru urteetan fakturak gaizki egin dituzte. Orain, faktura horiek guztiak aldi bakarrean kobratzeko baimena dauka Energia Ministerioak.

Berfakturazio hori “kolpe-batean” izatearen arriskuez ohartarazi du Facuak. Kontsumitzaile askoren egoera ekonomiko “larriaren” aurrean Gobernuak duen “sentsibilitate falta” salatu du, baita berfakturazioko dirua aldi bakarrean kobratzea erabaki duten konpainiena ere, epea irailaren 30era arte zelako. Elkarteak adierazi duenez, ordain-agirian %50eko igoera izan duten kontsumitzaile kaltetuen kontsultak jaso dituzte dagoeneko.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Argindarra  |  Ekonomia  |  Energia krisia  |  Espainiako Gobernua

Argindarra kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude