ARGIAri Mozal Legea aplikatu izana Trending Topic Espainiako Estatuan

  • Axier Lopez ARGIAko kazetariak atxiloketa baten berri emateagatik jaso duen isunak oihartzun zabala izan du sare sozialetan.


2016ko apirilaren 06an - 16:52
@argia eta @axieL erabiltzaileak eta #ARGIAmozalikGabe Espainiako Estatuan gehien aipatu diren gaien artean asteazkenean.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Horren erakusgarri da, Twitter sare sozialean eguneko joerak biltzen dituen Trendsmap webguneak asteazken arratsaldean erakutsi duena.

Espainiako Estatuan zeresan handiena eman duten gaien artean agertzen dira hedabide honen Twitterreko erabiltzailea, Axier Lopezena eta isuna salatzeko abian jarri den #ARGIAmozalikGabe traola, zigorraren aurrean herritarrek izan duten erreakzioaren erakusgarri.

ARGIAri elkartasuna adierazi dioten zenbait lagunen txioak jasotzen ari gara


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Eguneraketa berriak daude