Argentinako Senatua abortua legeztatzeko lege proiektua eztabaidatzen hasi da astelehenean

  • Haurdunaldiaren lehen hamalau asteetan abortatzeko aukera arautzen duen lege proiektua eztabaidatzen hasi dira Argentinako Senatuan. Diputatuen Ganberak alde egin arren, bozketa estua espero dute Senatuan.

Argentinako Senatua, asteleheneko bileran. Argazkia: Senado Argentina

2020ko abenduaren 15an - 09:42

Argentinako Senatuak abenduaren 14 honetan abiatu ditu abortuaren despenalizazioa dakarren lege proiektuari buruzko eztabaidak. Joan den ostiraleran, abenduaren 11an, Diputatuen Ganberak onartutako egitasmoa aurrera doa eta abenduaren 29ko espero da Senatuaren bozketa. Haurdunaldiaren lehen hamalau asteetan abortua legezkoa eta doakoa izango dela dio lege proiektuak. Oroit, gaur egun, abortua ez dela legezkoa Argentinan, bi kasutan izan ezik: bortxaketa bat izan denean eta haurdun dagoenaren bizitza arriskuan dagoenean.

Abenduaren 11an milaka herritar kalera atera ziren diputatuen bozketa ospatzeko:

Norma Durango izan da eztabaidaren moderatzailea. Justizia eta Zigor Gaietako eta Osasuneko batzordeetan, hiru funtzionarioek arauaren xehetasunak azaldu zituzten eta ekimenaren aldeko eta kontrako jarrrerak dituzten hainbat esperzialisten azalpenak jaso ostean ekin zioten debateari. Durangoren iritziz, "aldi honetan lege proiektua bozkatzeko aukerak daude", nahiz eta "zalantzatiak oraindik egon". Aldeko diputatuek ez dute itxaropen faltsurik sortu nahi eta 2018ko bozketa ekarri dute gogora: duela bi urte ere onartu zuten abortua legeztatzeko proposamena Diputatuen Ganberan, baina Senatuak atzera bota zuen; 31 senatarik alde bozkatu zuten, eta 38k, aurka. Oraingoan ere bozketa estua espero da. 

Lege proiektuaren nondik-norakoak

Abortua legeztatzeko proiektuak hamalaugarren astera arte haurdunaldia etetea ahalbidetzen du, eta, aldi berean, praktika mediko horrekin ados ez dauden profesionalen kontzientzia-eragozpena ahalbidetzen die. Hamalaugarren asteko epea ez da aplikatuko haurdunaldia bortxaketa baten ondorio denean, 13 urtetik beherakoen kasuan edo emakumearen bizia arriskuan dagoenean. 16 urtetik beherakoek abortatzea erabakitzen badute, gurasoen edo tutorearen baimena beharko da. 16 urtetik gorakoek berriz, gaitasun osoa dute beren kabuz baimena eman eta haurdunaldia eteteko. Erakunde pribatu batek ez badu profesionalik haurdunaldia eteteko, beste erakunde batera bideratuko du emakumea, lege proiektuaren arabera. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude