ARGAZKI GALERIA | Atzo eta gaur eraildako langileen memoriak bizirik jarraitzen du

  • Martxoaren 3ko sarraskitik 44 urte igaro dira gaur. Ekitaldi eta mobilizazio desberdinek orduan eraildako bost langileen memoria ekarri dute gogora, baita urte hasieratik Euskal Herrian prekarietatearen eskuetan hildako 14 langileena ere. Hala Bedik mobilizazio nagusiko irudiak bildu ditu hurrengo galerian.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko martxoaren 04an - 08:51
Argazkia: Hala Bedi

44 urte igaro dira poliziak Gasteizko bost langile erail zituenetik. 1976ko martxoaren 3 artan Zaramagako San Frantzizko elizan bilduta zeuden grebalarien aurka egin zuen poliziak bortizki, sarraskiaren ondorioz, Romualdo Barroso, Bienvenido Pereda, Pedro Maria Martinez de Ocio, Francisco Aznar eta Jose Castillo hil egin ziren.

Martxoaren 3 hartan eraildako langileen memoria omendu dute, beste urte batez, Gasteizen. Zaramagako plazan egindako ekitaldian orduan gertatutakoaren memoria aldarrikatu eta justizia eskatu dute. Ekitaldiaren ostean manifestazio jendetsu batek Gasteizko kaleak zeharkatu ditu duela 44 urte eraildako langileen zein urte hasieratik Euskal Herrian prekarietatearen eskuetan hildako 14 langileen memorian. “Euskal langileok ez dugu barkatuko!” lelopean “atzo zein gaur” langileak hiltzen jarraitzen dutela gogorarazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1976ko martxoaren 3a
Erkoreka: Tolosako gaztea “istiluetan parte hartzen ari zen”, eta Gasteizko polizia “ondo infiltratuta zegoen”

Segurtasun sailburuak adierazpenak egin ditu astearteko gobernu bilera ostean. Xuhar 16 urteko gaztea bera egin du inauteritan jasotako lesio larrien erantzule, eta Ertzaintzak Martxoak 3ko manifestazioan poliziak infiltratu zituela onartu du, “polizia demokratiko”... [+]


2024-03-05 | Leire Artola Arin
Ertzaintzari erantzukizunak eskatu dizkiote eragile sozial eta politikoek, Martxoak 3ko erasoengatik

Asteazkenerako agerraldi masiboa deitu dute Gasteizko Martxoak 3 plazan, “errepresiorik gabeko Martxoak 3 herrikoiaren alde”. Aske antolakundeak astelehenean egin du protesta, eta atxilotuei elkartasuna adierazi die. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek azalpenak... [+]


Ertzaintzak agente bat infiltratu zuen Martxoaren 3ko manifestazioan, baita lankideek jipoitu ere

Ertzaintzak bere agente bat infiltratu zuen Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioetan, Segurtasun Saileko iturri batek eldiario.es hedabideari baieztatu dionez. Lankideek beraiek jipoitu zuten manifestazioan izan ziren karga eta istiluetan.

 


Martxoaren 3a oroitu du jendetzak Gasteizen, eta Polizia manifestazioaren aurka oldartu da

Milaka herritar batu dira igande eguerdiko manifestazioan. Polizia manifestarien aurka oldartu da Bakea kalean, Corte Inglés parean, eta manifestazioa zatitu du. Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak eta hainbat zauritu, tartean adineko emakume bat ahoan, foam jaurtigailu... [+]


“Orduko eta oraingo” borroka aldarrikatuko dute Martxoak 3ko sarraskiaren 48. urtemugan

Igandean egingo da manifestazio nagusia, ESK, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak deituta. Palestinari aipamen berezia egin diote lau sindikatuek. Egun berean zein aurrekoetan deialdi eta ekimen gehiago antolatu dituzte hainbat eragilek.


Eguneraketa berriak daude