Arantza Zulueta: “Ezker abertzalea zatitzea da espainiar estatuaren amets gorena”


2014ko urtarrilaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Arantza Zulueta atxilotu zuen Guardia urtarrilaren 8an, EPPKren bitartekari taldeko kideen arteko operazioan.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sektore disidentea behar zuten Zuluetaren ustez, “eta egiazko sektore hori ez daukatenez, bat asmatu behar izan dute”. Inkomunikatua, eskubiderik gabe eta defentsarik ez duen jendearen aurka “bere hedabideen botereak babestuta mespretxua oka egiten du erdipurdiko jende eta koldarrak”, dio.

“Gizarte honen helburu eta beharrekin konektatzen duen eskaintza politikoa geratzeko eta ahultzeko geratzen zaien aukera bakarra ezker abertzalearen proiektua barnetik lehertzea da. Gure esku dago hori saihestea, eta gure batasuna energia bilakatu behar dugu prozesu hau ongi amaitzeko. Presoek hala egin dute, eta bertan parte hartu izanaz harro nago, eta orain, preso politiko gisa, norabide berean egingo dut lan”.

Eztabaida politikoa iritzi ezberdinen arteko eztabaidan oinarritzen dela idatzi du, argudio proposamen eta iritzi ezberdinen arteko kontrastean.

Bere ustez geroz eta agerikoagoa da Euskal Herrian ireki den agertoki berria defendatzen duela gehiengo politiko eta sozialak. “Estatuak, sekula baino ahulago, zaurituta ikusten du bere burua, eta pizti eriak arriskutsuak dira, berriz eraso egiten baitute”, dio Zuluetak eta hori da bere atxiloketa ulertzeko gakoa haren esanetan.

Horrez gain, gutunean dio poz handiz jaso zuela urtarrilaren 11n Bilboko kaleetan milaka pertsona bete zituen manifestazioa. “Polizia operazioak eragindako haserrea, euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimenaren debeku ulertezin eta injustuak, eta Giza eskubidea, konponbidea, bakea lemapean planteatutako erantzunak etorkizunean lan egiteko erreferentzia garrantzitsua erakutsi digu”. Horrez gain, eskerrak eman dizkie beren atxiloketak iraun bitartean kalean babesa ematen izan ziren herritarrei, baita modu batean edo bestean beren aurkako operazioa salatu duten guztiei ere.


Eguneraketa berriak daude