Aralar eta Aranzadi

  • Aranzadi Zientzia Elkartea, espezialistaz, irakaslez, doktorez eta ikertzailez osatuta dagoen askotariko taldea, zabala, jantzia eta prestigiotsua da. Arkeologoak, etnografoak, antropologoak, mikologoak, geologoak, botanikariak, ornitologoak, espeleologoak, biologoak … Zientzia arlo askotako jakitunak biltzen dira taldean, eta ezaguna da egiten duten lana.


2017ko urtarrilaren 31n - 09:22

Ez dira ekologista interesatuak, ez lau urterako kargu politikoa lortu duten alkate eta zinegotziak, ez Aralarren aziendak dituzten ganaduzale edota artzainak. Ekologistek, politikoek, ganaduzaleek eta artzainek egiten duten lanari balioa kendu gabe, ingurugiroa zaintzen eta defendatzen duten pertsona jantziz osatutako taldeaz fio naiz. Fio naiz, artzainak ez diren arren, taldean artzainik ez dagoen arren, urte asko daramatelako Aralar bertatik bertara aztertzen, ikertzen, ezagutzen

Ziur naiz, Aranzadik Gipuzkoako Batzar Nagusietan, politikarien aurrean, Aralarko pisten inguruan egin berri duen agerraldian esandakoak ez direla gezurrak, ez okerrak, baizik eta errealitatean, datu objektiboetan oinarritutako, ongi argumentatutako eta, batez ere, oinarri zientifikoa dutenak direla.

“Alarmismoa” ez du piztu Aranzadik, ez beraiek esanek, baizik eta Aralarren egindako txikizioak! Mina, benetako mina, ematen du Aralarren bihotzean egin dituzten zauriak ikusteak, eta horiek piztu dute alarma.

Oinordetzan jaso dugun inguru bizia, arnasbidea eta paisaia txikitu, eta zer utzi behar diegu ondorengoei? Geure ongizatea helburu, bazterrak txikitzeko arrazoiak beti aurkituko ditugu, nor bere zilborrari begira bizi bagara, baina, zilborretik harantzago, ondorengoetan pentsatzen jartzen bagara, arazoak konpontzeko beste aukera batzuei heltzen badiegu, natura errespetatzen badugu, eskertuko digu Ama Lurrak, eskertuko digute ondorengoek.

Presarik gabe, bilatu, aurkitu eta adostu ditzagun irtenbideak Aralarrerako, sarraski eta txikiziorik gabe. Aralar bizirik eta, daudenez gain, pista gehiago gabe nahi dut. Hori dut amets, hori helburu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude