Arabar Errioxak Gaztetxe berria dauka: eraikin bat okupatu dute Eskuernagan

  • La Caixa aurrezki kutxaren jabetza da eraikina. Uztailaren 17 eta 18rako auzolana deitu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 9an - 08:04
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Arabar Errioxak Gaztetxe berria dauka. Zehazki, Eskuernaga herrian okupatu dute Gaztetxea.

Okupatutako eraikinak bost urte zeramatzan hutsik eta, gaur egun, ez zuen erabilerarik. Gaztetxe berria martxan jarri duten gazteen arabera, gaur egun La Caixa aurrezki kutxaren jabetza da eraikina. Aurretik, ordea, upategia izandakoa da eraikina.

Ohar batean azaldu dutenez, "espazio feminista, antirazista, antihomofobo eta antifaxista" izango da Gaztetxea.

Datorren asterako eraikina atontzeko auzolanak antolatu dituzte: uztailaren 17an eta 18an izango dira hauek, goizez eta arratsaldez.

Uztailaren 19an, ostiralean, Gaztetxearen ateak definitiboki irekiko dituzte jaialdi batekin:

  • 10:30 | Balorazio asanblada.
  • 12:00 | Kalejira musikatua herritik.
  •  15:00 | Bazkaria.
  • 17:30 | Zarzaparrilla txarangarekin festa.
  • 20:00 | Ekitaldia.
  • 21:30 | Konztertuak: Igitaia, Piztupunk, Azken Hatsa, Perlata, Türbot eta RDT.

Okupazioa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.