Langile bat hil da Orozkon, makina batean harrapatuta geratu ostean

  • Lan istripuan bi pertsona zauritu ziren, eta bat hil egin da.


2018ko maiatzaren 30ean - 11:47
Elikopteroz eraman zuten ospitalera zaurituetako bat (Bizkaiko Suhiltzaileak)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteartean gertatu zen lan istripua Orozkon (Bizkaia), Segurtasun Sailak esan duenaren arabera, bi langileak Arriberri harrobiko makina batean harrapatuta gelditu zirenean.

Bi zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman zituzten, bata helikopteroz eta bestea anbulantzian. Orozkoko Udalak adierazi duenez, egunaren amaierarako hil zen 54 urteko gizonezkoa.

ELA Sindikatuak jakinarazi du istripua izan duten langile biak Aridos y Canteras del Norte S.A.U. (Arcanor) enpresarentzat lan egiten zutela.

LAB Sindikatuaren zifren arabera, Euskal Herrian aurten lan istripuek eragindako hogeigarren biktima litzateke.


Irakurri gehiago: Orozko Euskal Herria Bizkaia
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#3
Iker Ruiz de Infante  |  Joseba Zuzaeta  |  Araba Bizirik plataforma  |  Lurraren Defentsan Euskal Herria Bizirik
#5
Patxi Saez Beloki
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.