Sator pilak

Satorra azpilanean ari da. Hara, hona, lagun bila ibiliko da satortxo berriak sorrarazi eta ugaltzeko. Bidean zizareak bilduko ditu. Satorrak batez ere zizareak jaten ditu. Bere txistuak pozoi antzeko bat du eta hil gabe zizareak sorgortu eta geldirik manten ditzake. Habi aldamenetan zizare biltegiak egiten omen dituzte; mila zizaretik gora dituztenak ere aurkitu omen dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Satorra
Eguneraketa berriak daude