Appleren inbertsio-funts sekretua irabaziak ezkutatzeko

  • Braeburn Capital inbertsio funtsaren bidez kudeatzen ditu Applek bere finantza operazioak eta El Diariok zabaldu duenez, munduko Hedge Fund –arrisku handiko inbertsio-funts– handiena da. Nevadan (AEB) du egoitza fiskala, bertako zerga eta finantza lege onuragarriez baliatzeko.


2015eko azaroaren 23an - 12:54
2006an sortu zuen Kaliforniako teknologia enpresak, eta gaur egun 200.000 milioi dolar inguru kudeatzen dituela uste da.

Oso informazio gutxi dago Appleren inbertsio-funts sekretuaren inguruan. 2006an sortu zuen Kaliforniako teknologia enpresak, eta hasiera batean 9.000 milioi dolar kudeatzen zituen. Gaur egun, enpresaren kapital-efektiboa –200.000 milioi dolar inguru– kudeatzen duela uste da. Ez dago bere aktibitatearen erregistro publikorik, ezta bere inbertsioen inguruko informaziorik ere. Applek bere filialen zerrendan kokatzen du, Irlandan dituenekin batera –Irlandak, Nevadak bezala, fiskalitate baxua du–. Hedge Funden zerrenda ofizialean ere ez da ageri Braenburn Capital.

Appleren produkturen bat erosten den aldiro, sarreren zati bat funts horretara bideratzen dute, eta funts horren kudeaketak irabazi izugarriak eman dizkio enpresari, batez ere Nevadako zerga-legeei esker. Nevada “zerga-paradisu” berria bilakatu da: ez dago sozietateen gaineko zergarik eta ez da inbertitzaileen eta aktibitateen inguruko erregistrorik aurkeztu behar. The New York Times egunkariak argitaratutako erreportaje baten arabera, 2006tik 2012ra sagarraren enpresaren filialak 2.500 milioi irabazi zituen interes, dibidenduen interes eta beste kontzeptu batzuen bitartez.

146 herrialdek baino likidezia handiagoa

Azken urte fiskalean Applek errekor guztiak hautsi ditu: 53.394 milioi dolarreko irabaziak (50.284 milioi euro) lortu ditu, aurrekoan baino %36 gehiago. Enpresa batek ere ez du lortu horrelako irabazirik urte bakarrean. Hala ere, harrigarriena irabaziak baino, Applek duen eskudirua da: 205.700 milioi dolar (193.703 milioi euro). 146 herrialdek baino likidezia handiagoa du. Diru kopuru horrekin Apple munduko multinazional handienak erosteko edo horietan inbertitzeko gai izango zen, baina ez dago horren berririk. Braeburren bitartez Applek bere aktibitate ekonomiko guztia sekretupean dauka.

Zero Hedge finantza merkatuen inguruko blogak 2012an Appleren filialaren egoitzaren argazki batzuk argitaratu zituen. Braeburnen bulegoa Renoko (Nevada) auzo abandonatu batean zegoen, nahiz eta une horretan Hedge Funden zerrenda ofizialean lehena zegoen Bridgewaterren aktiboak gaindituz. Aurten Braeburrek egoitza tokiz aldatu du.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apple
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


1.800 milioi euroko isuna ezarri dio Europak Appleri

Europako Batzordearen ustez, konpainiak bere nagusitasunaz abusatu du, Spotify moduko lehiakideei Apple Storeren "ekosistematik" kanpo dauden harpidetza-aukera merkeagoen berri ematea edo errekarguak aplikatzea eragozten dielako.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2021-12-13 | Sustatu
Plataformek onartu egin dituzte Frantziako ikus-entzunezko agintaritzaren baldintzak

Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude